ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDEKO TSUNAMIA BIDEAN DUGU

argazkia

(en castellano más abajo)

Erabakitzeko eskubidea agenda politikoan sartu da eta hedabideetan azaltzen diren berriak irakurtzea besterik ez dago hori ukaezina dela ikusteko.

Duela urte batzuk ez nuen pentsatuko gaur egun bizi dugun egoera biziko nuenik. Erabakitzeko eskubidearen aldeko indarrak nagusi dira Euskal Herrian eta Espainian sortu berri den indar politiko batek, Podemosek, erabakitzeko eskubidearen aldarria irmoki defendatzen du. Are gehiago, Espainian koaliziozko gobernu bat osatzeko eskakizuna bilakatu du Katalunian erreferendum lotesle eta legezkoa egitea. Halako batean, erabakitzeko eskubidearen aldeko apustu “arriskutsua” eginez hirugarren indar politikoa bilakatu da. Non eta Espainian.

Honekin batera, Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko gizarte mugimendu egituratu eta anitza sortu da. Milaka eta milaka herritar biltzen dituen Gure Esku Dago dinamikak erabakiaren aroa hastea adostu du. 2016an herri galdeketen olatua hasiko da Goierrin, Diman, Bakaikun, Debagoienan, Azpeitian eta  Ispasterren eta datorren urtean tsunamia etorriko zaigu. Apurka-apurka, etenik gabe, Euskal herritarrok erabakitzeko eskubidearen aldeko mapa osatzen joango gara, gure subjektu politikoa behetik gora osatzen, modu naturalean, herritarron borondateari bide emanez.

Erabakitzeko eskubidearen alde bi esparru ditugu: alderdi politikoak eta erakundeak batetik, eta herritarrak bestetik. Bakoitzak bere esparruan lan egiteko erantzukizuna du. Alderdiak eta erakundeak beharrezkoak ditugu baina haiek ere demokrazia baloreetan hazi eta hezi diren herritar aktibatuak eta konprometituak behar dituzte. Eta GED horretan ari da, herritarron borondatea ehuntzen, aktibatzen eta biltzen, herritarron mandatu demokratikoa osatzen, erakundeek eta agintariek mandatu horri bide eman diezaioten. Esparruak, hortaz, ezberdinak baina biak ezinbestekoak. Demokrazia ordezkatzailea eta demokrazia partehartzailea eskutik gure demokrazia eraikitzen eta elikatzen. Horrela behar du.

Katalunia ahotan dugu egunotan eta Euskal Herriak bere bidea egin behar duela onartuta ere, ispilu ona dela uste dut, batez ere herritarron inplikazio eta parte hartze egituratua funtsezkoa izan delako gaur egun bizi duten egoerara heltzeko. Herritarrek herriz herri antolatutako galdeketen bidez egindako pedagogiak herritarrak ahaldundu ditu eta haien subirautza berreskuratuta euren etorkizunaren jabe direla sinestera eraman ditu. Eta denok dakigu norberak bere aukereten sinesteak zer nolako indarra duen. Herri galdeketak, hortaz, erabakitzeko eskubidea praktikara eramateko ariketa ezin hobea dira eta herritarrek antolatuak izatea legitimazio eta balio berezia ematen die. Baina esan bezala, herritarrek antolatuko ditugu eta horretarako mugimendu sendo bat behar dugu, ondo egituratua eta baliabideak dituena. Eta horretan gutako bakoitzaren ekarpena ezinbestekoa da, GEDri bazkide bezala diru ekarpen bat eginez, norbera bere aukeren arabera, edo/eta herriko lantaldean parte hartuz.

Une biziki  garrantzitsuak bizi ditugu gure herriaren etorkizunari dagokionez. Beharrezko pieza guztiak mahai gainean ditugu eta partida jokatzea falta zaigu. Ondo jokatzen badugu, herriaren indarra ez du inork geldituko. Gutako bakoitzak bere esku dagoena egiten badu, beldurrak alde batera uzten baditugu, gure etorkizuna Eskura izango dugu. Gaur inoiz baino gehiago Ehundu, Adostu eta ERABAKItzen ik(h)asi .

Nire/Zure/Zuen/Gure Esku Dago,

Karmele Olabarrieta

EL TSUNAMI POR EL DERECHO A DECIDIR ESTÁ EN CAMINO

El derecho a decidir se ha metido de lleno en la agenda política y sólo hay que leer las noticias en los medios de comunicación para comprobarlo.

Hace unos años jamás hubiera pensado que viviría una situación como la que vivimos hoy. Las fuerzas favorables al derecho a decidir son mayoritarias en Euskal Herria y en España una fuerza política de reciente creación defiende de manera firme el derecho a decidir. Es más, ha convertido la realización de un referéndum legal y vinculante en Cataluña en uno de los requisitos para formar un gobierno de coalición. De pronto, y a pesar de hacer una apuesta por el derecho a decidir, algo hasta ahora bastante arriesgado, se ha convertido en la tercera fuerza política. Dónde y en España.

Por su parte, en Euskal Herria se ha creado un movimiento organizado y plural por el derecho a decidir. El movimiento ciudadano Gure Esku Dago, integrado por miles y miles de ciudadanos ha decidido entrar en la etapa de la decisión. En 2016 comenzará una primera oleada de consultas en Goierri, Dima, Bakaiku, Alto Deba, Azpeitia e Ispaster, pero el año que viene llegará un tsunami. Poco a poco, sin prisa pero sin pausa, la ciudadanía de Euskal Herria irá conformando el mapa del derecho a decidir y construirá el sujeto político de abajo hacia arriba, de forma natural, dando voz a la voluntad popular.

Tenemos dos ámbitos diferenciados en el derecho a decidir: los partidos políticos e instituciones y la ciudadanía, y cada uno de ellos tiene la responsabilidad de trabajar en su campo. Necesitamos de los partidos y de las instituciones, pero ellos también necesitan de una ciudadanía activa y comprometida que haya crecido y haya sido educada en valores democráticos. Y es eso precisamente lo que está haciendo GED, tejiendo, activando y aunando la voluntad de la ciudadanía, construyendo el mandato democrático de la ciudadanía, para que las instituciones y representantes del pueblo le den cauce a esa petición. Los ámbitos de trabajo, por lo tanto, son diferenciados, pero ambos necesarios. La democracia participativa y la democracia representativa de la mano, construyendo un nuevo modelo de democracia. Así debe ser.

Estos días Cataluña está en boca de todos y todas y, aunque en Euskal Herria debemos construir nuestro propio camino, Cataluña constituye un referente, sobre todo porque la implicación y la participación de una ciudadanía bien organizada ha sido decisiva para llegar a la situación actual. La pedagogía hecha a través de las consultas ciudadanas celebradas pueblo a pueblo ha logrado empoderar a la ciudadanía, le ha permitido recuperar su soberanía y le ha llevado al pleno convencimiento de que son los dueños y dueñas de su futuro. Y todas y todos sabemos la fuerza que tiene creer en las propias posibilidades. Por ello, las consultas ciudadanas son un instrumento imprescindible para llevar a cabo a la práctica el derecho a decidir; y ser organizadas por la ciudadanía les otorga una legitimación y un valor especial y significativo. Pero para que esas consultas puedan ser organizadas por la ciudadanía hace falta un movimiento ciudadano fuerte, con una estructura sólida y con recursos. Y en ese objetivo la aportación de cada uno de nosotras y nosotros es imprescindible, sea haciendo una aportación como persona socia a GED o participando en las asambleas de los pueblos y barrios.

Vivimos un momento crucial e histórico en el futuro de nuestro pueblo. Tenemos sobre la mesa las piezas necesarias y sólo nos falta jugar la partida. Si la jugamos bien, la fuerza de este pueblo no la va a poder parar nadie. Si cada uno de nosotros y nosotras hace lo que está en su mano, tendremos nuestro futuro en nuestras manos. Hoy más que nunca, es hora de Tejer, Consensuar y Decidir.

Nire/Zure/Zuen/Gure Esku Dago,

Karmele Olabarrieta

Post hau Artikuluak, Karmele Olabarrieta atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDEKO TSUNAMIA BIDEAN DUGU -ri erantzun bat

  1. Bego-k dio:

    Oso artikulo interesgarria. Karmelek idatzitakoarekin ados nago.

    Atsegin dut

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s