Konbentzitu ala inposatu? Interpelatu!

(euskaraz beherago)Laura1

Sarritan galdetzen diot nire buruari zer den eraginkorrena jendearen atxikimendua erakartzeko, konbentzitzea ala inposatzea. Zer da efektiboagoa, jendeari apal eta argumentuz jantzita azaltzea zergatik den hobea eskaintzen diozuna (demagun independentzia dela, edo generoen arteko berdintasuna edo justizia soziala edo erabakitzeko eskubidea), ala zakar eta indarrez ideia igualitarioak inposatzea, finean onuragarriak direlako mundu guztiarentzat.

Jokabide bat eta aurkakoa defendatzeko badago argumentu nahikorik, badaude pasarte historikoak eta badaude eskarmentu pertsonalak.

Adibide bat jartzearren, hondakinen arloan onuragarriena zer den jakinda, eta ikuspuntu ekologiko batetik gomendagarriena lege bihurturik, pertsona batzuek proposatu (eta inposatu) zuten zaborra biltzeko sistema bat, eta seguru nago borondate hoberena zutena eta sistema hori argumentuz sobera abalatuta zegoela. Kontua da politikoki ez zela izan eraginkorra, jendeak gehiengo politikoak aldatu zituelako eta segidan zaborren gaineko politika ere aldatu zuen, aurreko egoera ia berberera itzulita. Eta hori guztia zergatik, aurreko modua hobea zelako? Ez, sistema berria, hobea izanik ere, inposatua izan zelako.

Alderantzizko adibideak ere aurki daitezke. Nahiz eta hasiera batean populazioaren gehiengoak eskatu ez, eta legez inposatuta egon, gerora onuragarritzat hartu da espazio publiko itxietan tabakorik ezin erretzea. Gaur egun zorotzat hartzen dugu, besterik gabe, orain 40 urte egiten genuena: autobusean erretzen genuen, ikasgelan, bileretan, parlamentuan eta medikuaren kontsultan ere bai. Neurria ez zen hartu kontsentsuz, baizik eta dekretuz, baina gerora txalotu da onuragarria delako kolektibo osoarentzat.

Beraz, nola jokatu, jakin dakizunean proposatzen den neurria (politika, osasuna edo  kultura arlokoa) onuragarria dela populazio osoarentzat, edozein dela ere bere ideologia? Konbentzitu ala inposatu? Bien arteko oreka lortzea da erantzuna. Neurri batzuk ezarri beharrekoak dira, bai ala bai, baina beti ere ondo argumentatuz zergatik diren onak denontzat. Are eta gehiago: neurriak inposatu baditugu ere, jendeak bere egin behar ditu eta pentsatu berari otu zaizkiola.

Maquiavelo? Ez, interbentzio politikoa eremu demokratikoan; norberaren proiektu politikoa aurrera eraman nahi izatea baina norbanakoaren borondatea kontuan hartuta.

Abiapuntua da, jakina, neurriak onak direla denontzat, nahiz eta nolabait inposatutakoak izan. Erabakitzeko eskubidea ere ona da denontzat, baina ona izatea ez da nahikoa. Norbanakoari ikusiarazi behar zaio onuragarritasuna eta “sentitu” behar du berari ere “komeni zaiola” objetiboki. Jendeak jakin eta sentitu behar du inori ez diola minik egiten erabaki ahal izatea.

Alde horretatik, nekez ulertzen da eskubide oinarrizko horren aurka ari diren alderdien jokabidea. Politikari batek, ofizioz, ezin izango lieke inoiz ukatu herritarrei erabakiak hartzeko eskubidea, hori baita ukatzea, bide batez, politikariak hautatzeko ahalmena. Beste modu batera esanda, hiritarrek ez balute eskubiderik erabakiak hartzeko, ezin izango lituzkete hautatu bere ordezkari politikoak. Beraz, politikari horiek, kontsekuenteak balira, onartu beharko lukete ezin dutela inor ordezkatu, herriarrek ezin dutelako erabaki  nork ordezkatuko dituen erakundeetan.

Hasierara bueltatuta. Zer da eraginkorrena? Konbentzitzea ala inposatzea? Nire ustez eraginkorrena interpelatzea da. Hau da, aurrez aurre jarri, argumentuz, zure proposamenaren onurak, eta herritarra xaxatu berak ere posizio bat har dezan horren aurrean: “hauxe da batzuek diotena; horixe da besteek diotena; eta zuk, zer?”, eta nork bere erantzuna eman dezan. Une honetan usatzen ari gara, de facto, erabakitzeko eskubidea, bakoitzak bere erantzuna ematen duen unetik aurrera.

Itzulitako-bertsioa

(gora euskarara joan)

Convencer o imponer? Interpelar!

A menudo me pregunto qué es más eficaz para conseguir sumar voluntades. Convencer o imponer. Qué es más efectivo, explicar a la gente sencillamente argumentando porqué es mejor lo que les planteas (sea la independencia, la igualdad entre géneros, la justicia social o el derecho a decidir) o imponer las ideas igualitaristas bruscamente y a la fuerza, puesto que, al fin de cuentas, son beneficiosas para todo el  mundo.

Hay suficientes argumentos, hechos históricos y experiencias personales para defender un proceder y el contrario.

Por poner un ejemplo, sabiendo qué es lo más conveniente en relación a los residuos urbanos y, haciendo ley lo que desde el punto de vista ecológico es lo más recomendable, algunos propusieron (e impusieron) un sistema de recogida de basuras, y estoy segura de que lo hicieron con la mejor voluntad además de que el sistema estaba de sobra avalado argumentalmente. El problema es que no fué políticamente eficaz, cambiaron las mayoría políticas y a continuación se cambió la política de basuras, volviendo, prácticamente a la situación anterior. Y todo esto ¿porqué?, ¿Por qué el sistema anterior era mejor?. No. El nuevo sistema fracasó porque, a pesar de ser mejor, había sido impuesto.

Tambien hay ejemplos de lo contrario. La prohibición de fumar en los espacios cerrados fue considerada adecuada a pesar de no haber habido una demanda social y de haber sido impuesta por ley. Ahora nos parece cosa de locos los hábitos que teníamos hace 40 años: fumabamos en los autobuses, en las aulas, en las reuniones, en el parlamento e incluso en la consulta del médico. La medida no fue tomada por  consenso, sino por decreto pero,  a la postre se ha aplaudido por ser beneficiosa para toda la colectividad.

¿Cómo actuar, en consecuencia, cuando sabes a ciencia cierta, que la medida propuesta es beneficiosa para toda la población, sea cual sea su ideología?. ¿Convencer o imponer?. La respuesta es buscar el equilibrio entre ambas. Algunas medidas hay que imponerlas, sí o sí, pero argumentando siempre bien por qué son buenas para todos. Es más, aunque algunas medidas sean impuestas, las personas deben hacerlas suyas y considerar que son una idea propia.

¿Maquiavelo? No, intervención política en ámbito democrático; la determinación de sacar adelante el proyecto político propio pero teniendo en cuentala voluntad de los indivíduos.

El punto de partida es, sin duda, que las medidas sean buenas para todos, aunque sean impuestas en alguna medida. El derecho a decidir es bueno para todos pero ser bueno no es suficiente. Hay que hacer que cada persona visualice su bondad y que “sienta” que a ella o a él tambien “le conviene” objetivamente. La gente debe saber y sentir que el poder decidir no hace daño a nadie.

En ese sentido, dificilmente se entiende la actitud de los partidos que actuan en contra de un derecho básico. Un político, de oficio, no podría nunca negar el derecho a decidir de los ciudadanos, pues ello negaría, de paso, que los políticos puedan ser elegidos. Dicho de otra manera, si un político niega el derecho a decidir niega su propia legitimidad a ser representante de las personas que han decidido elegirle para que las represente. Por lo tanto, esos políticos, si fueran consecuentes, deberían aceptar que no pueden representar a nadie, pues los ciudadanos no pueden decidir quien les representará en las instituciones.

Y volviendo al principio. ¿Qué es más eficaz? ¿Convencer o imponer?. A mi juicio lo mas efectivo es interpelar. Esto es, hacer ver con argumentos los beneficios de tu propuesta y provocar que sea la propia ciudadanía quien tome una posición ante ella “esto es lo que dicen unos, eso lo que dicen otros; y tu, ¿qué?”, y que cada uno dé su respuesta. En ese preciso instante estamos utilizando, de hecho, el derecho a decidir, desde el momento en que cada persona decide cómo responder a esa interpelació

Post hau Artikuluak, Laura Mintegi atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s