Subiranotasun nazionala Espainiako herrian datza.          La Soberanía nacional reside en el pueblo español.

 Itzulpena behean-Traducción abajo)

Iñaki Zarraoa ZabalaIZZren argazkia

Erabakitzeko eskubidea ukatzeko espainiar askok Konstituzioaren lehen atala bigaren puntua aipatzen dute, non “Subiranotasun nazionala Espainiako herrian datza” azaltzen baita. Terminologia aldatuko nuke nik, baina kontzeptua onartu daiteke, honelako printzipioak elkarte askotan agertzen dira eta inork ez ditu zalantzan jartzen. Adibidez, Kultur, Kirol edo beste era bateko elkarteetan halaxe gertatzen da. Non datza Kultur elkarte baten subiranotasuna? Bere bazkideengan, jakina.

Subiranotasun horrek eraginik ba al du Euskal Herriak edo Kataluniak bere autodeterminazioa edo erabakitzeko eskubidea lortzeko bidean? Estatu Espainiarreko biztanle edo herritar guztiek izan behar dute bozka emateko eskubidea Euskal Herria edo Kataluniaren etorkizuna erabakitzeko?

Jo dezagun berriro Kultur elkarte baten araudi eta jokaeretara. Elkarte baten subiranotasuna bazkide ororengan datza eta bazkide berri bat sartzeko, normalean, bazkideen gehiengoaren onarpena behar izaten da.

Baina zer gertatzen da bazkide batek elkartea utzi nahi izaten duenean? Ekimen hori Elkartearen subiranotasunaren esparruan jarri behar al da, hots, bazkideek onartu behar al dute gehiengoz joan nahi duen bazkide honek elkartea utzi dezaken ala ez? Argi dago ezetz, ezta?

Edo nola aplikatzen da hau beste esparru batzuetan? Zer gertatu zen Quebecen edo Eskoziaren prozesuetan?, Kanadako edo Bretainia Handiko biztanle guztiek eman al zuten bozka? Ez, Quebecekoek eta Eskoziakoek bakarrik. Zer gertatuko da aurten Bretainia Handian Europa Batasunaren barruan jarraitzeko edo Europa Batasunetik ateratzeko erreferenduma egiten dutenean?, Europako biztanle guztiok bozkatuko al dugu? Ez, Bretainia Handikoek bakarrik.

Eta Kanadan edo Bretainia Handian ere Subiranotasuna herrian datza, Estatu Espainiarrean bezala, non bestela?.

Beraz, bateragarriak dira Elkartearen/Estatuaren subiranotasuna bazkideen/herritarren eskutan egotea eta elkartea/Estatua uzteko bazkide/herri bakoitzak duen eskubidea eta askatasuna onartzea.

Beraz, erabakitzeko eskubidea ezin daiteke oztopatu subiranotasuna herria osoan datzala argudiatuz. Herri batek bere erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duenean, ez du Estatu osoaren subiranotasuna zalantzan jartzen edo ukitzen. Erabakitzeko eskubideak ez du talka egiten Estatu Espainiarraren Konstituzioarekin.

Hasierara joan-Ir al principio

La Soberanía nacional reside en el pueblo español.

Muchos españoles, para negar el derecho a Decidir, citan el capítulo uno, apartado dos, de la Constitución Española donde aparece textualmente “La Soberanía nacional reside en el pueblo español”. Aunque yo cambiaría la terminología, el concepto es aceptable, pues estos conceptos aparecen en muchas sociedades y nadie las pone en duda. Sucede así, por ejemplo, en asociaciones culturales, deportivas y otras varias. ¿Dónde reside la soberanía de de una Asociación Cultural? En sus socios, por supuesto.

¿Tiene consecuencias esta soberanía en las aspiraciones para lograr para sí el Derecho a Decidir de Euskal Herria o Cataluña? ¿Deben tener derecho a votar todos los habitantes o ciudadanos del Estado español a la hora de decidir el futuro de Euskal Herria o Cataluña?

Volvamos a los procedimientos y reglamentos de una Asociación Cultural. La soberanía de la Asociación reside en todos sus miembros y para admitir un nuevo socio deben aprobarlo la mayoría de los socios.

¿Pero qué sucede cuando un socio desea abandonar la asociación? ¿La solución de ese deseo debe abordarse y decidirse desde la soberanía de la asociación, esto es, debe de aprobar la mayoría de la Asociación si el socio que quiere abandonar la asociación puede hacerlo o no? Es claro que no.

¿Cómo se aplica esto en otros ámbitos? ¿Qué sucedió en los procesos de Quebec o Escocia? ¿Votaron todos los habitantes de Canadá o Gran Bretaña?  No, sólo los de Quebec y Escocia. ¿Qué sucederá este año cuando Gran Bretaña realice el referéndum para continuar dentro de la Unión Europea o para salir de ella?, ¿votaremos todos los habitantes europeos? No, tan solo los de Gran Bretaña.

Y en Canadá y en Gran Bretaña la Soberanía también reside en el pueblo, como en el Estado Español, ¿dónde si no?

En consecuencia, el hecho de que la soberanía de la Asociación/Estado resida en los socios/ciudadanos es compatible con el derecho y la libertad que tiene cada socio/pueblo para abandonar esa Asociación/Estado.

No se puede, por lo tanto, rechazar el derecho a decidir argumentando que la soberanía reside en todos ciudadanos.  Cuando un pueblo reivindica el Derecho a Decidir no pone en duda, ni afecta a la soberanía de toda la población. El Derecho a Decidir no choca con la Constitución del estado español.

Post hau Artikuluak, Inaki Zarraoa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s