AITAREN ETXE BERRIA / LA NUEVA CASA DEL PADRE

 Itzulpena behean-Traducción abajo

Ez da nire asmoa ez, kontu zaharrekin hastea baina arrazonatzearen aitxakian Snapshot_20160212_6aitxatuko dut, ene aburuz, beti erabaki gabe geratu, eta agian gerartuko den, planteamendu bat.  Xabier izeneko politiko ezagun bati entzuna diot Gure herriaren askatanasunaren bidea deskribatzeko metafora bat. Honela zioen gutxi gorabehera: Eraiki dezagun lehenego etxea eta erabaki dezagun, gero, nolakoa nahi dugun barrutik. Sinplea bezain deskriptiboa.

Bai baina  etxearen nolakotasun hori egunean dagoen  eredutik desberdina nahi denean, sozialista adibidez, eraikuntzaren  garrantzia azpimarratzen zuten beste batzuek. Bidea ekinez egina edo.

Ba daude, noski,  planteamendu bien argumentarioen azpian oinarrizko arrazoiak. Barkatuko didazue sinplikazio ezinezko eta infinito batean hurrengoa botazten badut. Batzuetzat,  askatasun egarria bizirik mantentzeko nahikoa eta sobera da naziotasun sentimendua, aitaren etxearen parte izatea, alegia. Egin beharrekoa , beraz, nazioa ebidentzitzea,  bultzatzea  da, eta boterea erabili gure gestioaren onurak frogatzeko. Beste aldetik, aitzitik, aurkariaren ezinbesteko inmobilismoa aipatzen da, euren “txiringitoa” apurtzera baigoaz, eta identitatetik ere bai, baina  beste justizia baten esperantzatik aterako dira burrukan egin beharrreko sakrifizioak egiteko kemenak.   Sakrifizoen balorazioan ez naiz orain sartuko, nahiz eta uste izan izugarrizko garrantzia duela. Koldarkeria galanta agian baina errelato  hori beste foro batzuetatik abiatu da. Bada, niri planteamendu bietan, neurri desberdinean bada ere, agertzen den iradokizun bat; alegia, Euskal Herri berdinago baten  aldeko eraikuntzan, identitatea konpartitzen ez dutenak ere, etxearen parte lirateke.

Ideologia desberdintasunak aipatu ditut, gainetik, halafede. Baina garai berrietan gaudenez, galdera bi: Elkartzeak merezi du? Eta zertarako elkartu?. Elkartzeko maila desberdinak daude.   Bateratze modu bat, batzuk besteengana integra eta desagertzea, adibidez. Hau imaginaezina eta, gainera aniztasuna ezabatzea, da. Bi, halako edo holako botere maila lortzeko aldibaterako aliantzak egin, aitaren etxe berria eraiki nahi dugunon artean. Estatistiken adituak esango dute, baina inpresioa dut projektu ondo desberdinduak, hau da, ahal bezain definituak defenditzen aurkeztu garenean,  atxikimendu gehiago, batura aldera noski, bildu direla. Batek susmoa baitu zerbaiten aurka batzeko,  aritmetika erreztu egiten dela, baina zerbait berria sortzeko, txikia bada ere, zeharo zailtzen dela/dugula. Baina horrek ez luke, berez,  eguneko erabakietan, pintzipioz guztiok konpartitzen ditugun proiektuetan, bat egitea oztopatu behar. Horretan, baina, ez dugu ohitura edo esperientziarik. Hemen maximalismoa versus entregismoa,  gurdia behien aurretik,  edo hasieran aipatutako etxea nondik haste hura ere agertzen zaizkigu.  Galdera hauxe egingo nioke nire buruari, zein denboraldian gaude, zerbait sortzeko aukera batean eta jarrera kreatibo batekin,  ala sistemaren itxikeriaren aurrean defendatuz, dagoena gainditzeko  edozeri heltzekoan?.  Erantzunean dago nola lan egiteko klabea.

Gainera batek, nik,  etxe bat, guztiok erabakita, egiteko adostasuna ikusten du. Arkitektu bulegoek, batzuetan, idea ikusten dute baina erabiltzaileak, herritarrak, zer nahi duen ez dakite. Adostasun horrek ez du kentzen bakoitzak bere etxearen diseinuaren lan egin ez dezan, lan politiko sozial desberdin eta kontrajarria, zergaitik ez, baina lehengo guztiok kabitzen dugun etxearen proiektua behar dugu.

Hauteskundeak datoz, berriro, eta desbedintasunak, kritikak, ezinegonak… azpimarratzeko garaiak dira. Bakoitzaren projektua desberdina duen neurrian bale, horixe da politika. Baina badaude deseberdintasunen ondoan batzen gaituzten gaiak. Zergaitik ez ekarri hauek lehen planora?. Zergaitik ez kokatu EuskalHerria projektua vs. Espaina agendaren erdian? Espainiako hauteskundeak izanda?. Eta batzen gaituenaren parte bat da Erabakitzeko Eskubidea. Agian etxegile berriak beharko ditugu, beren tresneri berriaz. Hemen sartzen da Gure Esku Dago, lana errezteko baliabidea.

Gure Esku Egoteak, honela,  zerbaiten eraikuntza adierazten du?.  Bada, “Gure” ez da, edo ez da izan behar, identitatea bizi dugunona bakarrik . Gure “Esku” egoteak lorgarria izatea adierazten du, batzuen itxikeria handia izanda ere, lortu daitekeela adieraziz. Eta Gure Esku “Dago”-k orainaldiari egiten dio erreferentzia ez etorkizunari. Baina zer da GED dagoena? Arestian aipatutako etxea, proiektu soziala?. Ez hori ere garbi formulatuta dago. Erabakitzea dago gure esku. Eta zer erabaki?. Ba horixe, erabaki nahi dugula, estatu independienteren parte izan nahi dugun ala ez. Klaro, eta baiezkoan, nolako antolakuntza izango luke horrek?. Ba hori ere erabakiko dugu guk. Gero? Ala bidean?.  Honek katalanen deskonexiorako gobernuaren osaketa gogoratzen dit. Pentsatzen jarraitu dezakegu betirako nolakoetan baina hasi gaitezen erabakitzen. Proba dezagun erabakitzen.

Hasierara joan-Ir al principio

LA NUEVA CASA DEL PADRE

No es mi intención sacar a relucir viejas historias sino traer una anédota como pretexto para la reflexión. Un viejo militante de nombre Xabier decía en tono de metáfora y sobre el camino ahacia la libertad de nuestro pueblo “Construyamos primero la casa que ya veremos cómo la organizamos por dentro. Simple y desciptivo sin duda.

Otros contraponían la importancia del propio proceso de construcción al menos si  se pretende un modelo diferente al vigente, socialista por ejemplo.

Hay por supuesto suficiente argumentario en la base de esos dos planteamientos y se me perdonará, espero, la di siguiente afirmación en una infinita simplificación. En un caso es suficiente y de sobra, el sentimiento nacional, de ser de casa, para mantener viva la reivindicación de libertad. Lo que procede, por tanto, es evidenciar la nación, impulsarla y para ello, utilizar el poder demostrando las ventajas de “nuestra” gestión.  Del otro lado se recalca el inevitable inmovilismo de la otra parte pues se trata de acabar con su “chiringuito” y que, partiendo tambien de la identidad, los energias para afrontar los sacrificios para la liberación vendrán de la esperanza en otra justicia.  En un alarde de cobardía no entraré en la valoración de los sacrificios pues, aunque pienso que es importante, este relato se ha comenzado desde otros foros y, creo, así debe ser. Hay una aportación que aparece, en distinta medida si pero, en ambos planteamientos. En la contrucción de una Euskal Herria mas igualitaria, también participan sectores que no comparten sentimientos identitarios.

He mencionado ideologías, muy someramente etá claro. Pero viviendo nuevos tiempos cabe volver ha hacer dos preguntas (una en realidad). ¿Merece la pena juntarse? Y ¿para qué juntarse?. Hay diferentes  formas de juntarse. Una la integración de unos en otros. Imposible además de unificador. Otra buscar unas alianzas temporales para lograr un grado de poder para esto o aquello y entre quienes queremos construir la citada nueva casa. Los expertos en estadística sabrán mejor, pero me da la impresión de que cuando nos presentamos con proyectos bien definidos y diferenciados los resultados, en la suma, son mejores. Y es que sospecho que cuando nos situamos en contra de algo se simplifica la aritmética, mientras que para construir algo por pequeño que sea se complican o complicamos las cosas. Pero ello no debería obstaculizar la unidad en los proyectos en los que, en principio, estamos de acuerdo. Pero no tenemos experiencia ni constumbre. En estos momentos aparecen las mutuas acusaciones de maximalismo o entreguismo, de poner el carro delante de los bueyes o de por dónde empezar la casa. Yo me haría una pregunta: en que momento estamos, en la ocasión de crear algo muevo, con imaginación o en la de defendernos de la cerrazón del sistema y de aferrarnos a lo que haga falta para superar lo actual. En la respuesta se encuentra el metodo de trabajo.

Además yo veo una voluntad unitaria de contruir una nueva casa, decidida entre todos. Pero los arquitectos, a veces, ven la idea pero no saben los que quieren los usuarios, los ciudadanos. Esa voluntad, sin embargo, no quita para que cada uno trabaje en el diseño de su casa, trabajo social diferente e incluso enfrentado, porqué no, pero por delante tenemos que tener la idea de una casa donde quepamos todos y todas.

Vienen de nuevo eleciones, tiempos de subrallar diferencias, de críticas y de sinsabores y en la medida en que se tienen diferentes proyectos, está bien, eso es política. Pero junto a las diferencias hay temas que nos unen. ¿Porqué no traer estos a un primer plano?. Porqué no poner en el primer plano  de la agenda la contradición proyecto para Euskal Herria España?. Tratandose de elecciones al parlamento español es lógico. Y parte de lo que nos une es el derecho a decidir. Quizás necesitemos nuevos albañiles con nuevas herramientas. Aquí entra Gure Esku Dago la herramienta para facilitar el trabajo.

Gure Esku, el Estar en nuestras manos simboliza que vamos a construir algo. Y el Gure no hace referencia sólo a identidades.  Estar en nuestras Manos refleja que es alcanzable, aun y ante la gran cerrazón de algunos, se puede conseguir. Y el “Dago” Está es presente no futuro. Pero ¿qué es lo que está? ¿La casa citada antes?¿El proyecto social?. No, eso también queda claro, es el Decidir. Decidir si quermos ser parte de una estado independiente, o no. Y en caso afirmativo, ¿qué organización tendría?. Pues eso también lo decidiremos. ¿Al final o en el camino?. Esto me recuerda la formación del gobierno catalán para la desconexión. Podemos seguir pensando en el cómo será por secula seculorum, pero empecemos a decidir. Probemos a decidir.

Post hau Artikuluak, Jon Aurtenetxe atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s