Hanka sartzeko eskubidea

Gazteleraz beherago

Ostikadak ematen ohituta dagoen herria gara. Jone1Izan ostikada berbal edo fisiko, izan literario edo literal, baina ostikadak. Bat-batean, garaiak aldatu zirelako edo, katalanek aurrea hartu zigutelako edo, tokatzen zelako edo… ostikadak ematera ohituta geundenok elkarri eskua eman beharrez aurkitu genituen geure buruak ekainaren 8 batez. Eta zeinen zaila den, eskua emate hori. Nahiz eta gure ondokoa ez izan ostikatzen genuena, nahiz eta gurekin batera ostikadak ematen ibilitakoa izan, eskua ematea, ze zail. Eman eta kito balitz sikiera, baina ez, egon eskua emanda 3 minutu, edo 5, edo… ez dut uste bostetik gora asko egon ginenik.

Eskuak eta bideak urruti geratzen zaizkigu, ohituegi gaude hanketan zentratzen. Eta beharbada orain ostikada gutxiago ematen dizkiogu elkarri, baina denok gaude besteen hanketara begira, zain; noiz, nork eta non hanka sartuko. Eta sartzen duenean ozen salatzen dugu, seinalatu, kritikatu. Beti hankei begira. Besteen hankei, jakina. Ez gara gure hankak non dabiltzanaz kezkatzen, ezta dabiltzanaz ere. Beharbada egongo gara seinalatu dugunak hanka sartu duen zulo berean, behar bada egongo gara beste zulo batean, edo behar bada ez gaude zulo batean ere, ez garelako pausorik emateko gai izan. Besteen hanka sartzeei begira egoteak hori baitakar, norberak sartuko duenean denek seinalatuko dutenaren beldurra. Hobe geldi egon, bada ez bada.

Nekez egingo dugu horrela biderik, besteen hanka sartzeen zain eta norberak sartuko duenaren beldurrez. Onar dezagun pausuak emateak hori dakarrela, batzuetan asmatzea, besteetan ez. Eman diezaiogun jendeari hanka sartzeko eskubidea. Eta geure buruari, batez ere. Segi dezagun izaten orain arte bezain zozo, eta orain arte bezain bele. Baina elkarri ipurbeltz deitzen aritu ordez gogora dezagun denok garela txori.

El derecho a equivocarse

Somos un pueblo habituado a dar patadas, sean estas verbales o físicas, sean literarias o literales, pero patadas al fin y al cabo. De repente, fuera porque los tiempos cambiaron, o porque los catalanes se nos adelantaron, o porque tocaba… quienes estabamos aconstumbrados a darnos patadas nos encontramos, un 8 de junio, con que teníamos que darnos la mano. Pero qué dificil tender la mano, aunque el que tenemos al lado no era el destinatario de nuestras patadas, aunque fuera quien daba patadas con nosotros. Y si sólo fuera dar la mano y ya está, pero estar 3, 5 o más minutos…no creo que estuvimos más que eso.

Las manos y los caminos nos resultan extraños, estamos demasiado aconstumbrados a centrarnos en los pies. Ahora quizás nos damos menos patadas pero todos seguimos mirando las piernas del otro, atentos, a quién cuándo y dónde mete la pata. Y cuando así es alto lo denunciamos, señalamos y criticamos. Siempre mirando los pies, los del otro, claro. No nos preocupamos por donde andan nuestros pies, ni siquiera si andan. Quizás andemos por el mismo hoyo donde se ha metido la pierna que señalamos, acaso en otro hoyo o apenas en ningun agujero porque ni siquiera somos capaces de dar pasos. Y es que el estar pendiente de las meteduras de pata de los demás eso tiene, miedo a que todos nos señalen cuando uno la meta. Mejor estar quieto, por si acaso.

Dificilmente avanzaremos esperando la metedura de pata de los demás temerosos de meterla nosotros mismos.  Aceptemos que dar pasos trae eso consiguo, acertar a veces y otras no.  Concedamos, a la gente, el derecho a meter la pata, pero sobretodo a nosotros mismos. Sigamos siendo tan mirlos como hasta ahora y tan cuervos. Pero en lugar de llamarnos culinegros mutuamente recordemos que todos somos txoriak-txori.

Post hau Artikuluak, Jone Uria atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s