Getxok erabakitzea erabaki

José Allende, Josu Amezaga, Paula Amieva, Luciana Davies, Arantxaxu Garmendia, Begoña Garteizaurrekoa, Paul Laka, Maitane Nerekan, Nora Otxoa, Ina Robles, Hugo Salinas Eta Ibon Urgoiti.

 Itzulpena behean-Traducción abajo

SAMSUNG CSC

Filosofo batek zioenez, ezin gara inoiz ibai berean bi aldiz bainatu, beti da-eta ibai ezberdina, tanta ezberdinek osatua. Filosofoari kasu egitera, ezberdina da beti Bizkaiko Zubiaren azpitik etengabe igarotzen den itsasadarra; ezberdina da beti Erromon behera datorren Gobela, eta ezberdina da beti Areetako hondartzatik Barinatxera zabaltzen den itsasoa. Ezberdinak gara.

79.500 biztanle inguru gara Getxon, eta guretako bakoitza bakarra da. 79.500 tanta ezberdin, Kantauriko itsasbazter hau osatzen dugunok. Tanta bakoitzak bere ekarpena egiten du, elkarri lotuz eta modu bateko edo besteko osotasuna itxuratzeko denek berdin eraginez. Berebizikoak gara.

Gauza txikiek egiten gaituzte ezberdin, baita gauza handiek ere. Badago Portu Zaharrean, Areetan, Negurin, Algortan, Erromon edo Andra Marin jaio eta bertan hazi eta ikasi duena. Badago urrunetik, handik edo hemendik, etorri eta ja herri honetako parte dena ere. Batzuentzat hilabete amaiera amesgaiztoa da, beste batzuek amets gozoetan ematen dute bizitza. Euskaraz bizitzeko hautua egin duenik bada, baita gaztelaniaz egiten duena ere. Askotarikoak gara. Herri plurala da Getxo; heterogeneoetariko bat gure inguruan, seguru asko. Gizarte maila zein ideologia politiko guztiak bizi gara 11,89 kilometro koadrotan. Horrek elkarbizitza zaildu egiten du batzuetan, baita aberastu ere. Herri bereko bizilagun izatea da batzen gaituena. Ezberdinak, berebizikoak, askotarikoak eta pluralak gara.

Euskal Herrian ere asko gara, eta iritzi ezberdinekoak zelango herria izan nahi dugun galdetuta. Zenbat eta iritzi ezberdin gehiago, orduan eta garrantzitsuagoa eta osasuntsuagoa da denon artean erabakitzea. Horregatik diogu herritarren garaia dela, gurea baita gure oraina eta etorkizuna gure artean erabakitzeko eskubidea.

Eta horretarako lehenengo urratsa, erabakitzea erabaki. Erabaki bat hartu beharko dela adostea eta erabakitzea. Horixe da Adostasunaren Plaza. Getxoko Gure Esku Dago herritarren ekimenak hamabi bizilagun mahai baten bueltan eseri gaitu, eta herriko elkarte eta taldeek egindako ekarpenak batera jarri eta adostasun puntura eramaten jardun gara. Bai eta lortu ere.

Ekainaren 5ean, Algortako Biotz Alai plaza Getxoko Adostasunaren Plaza izango da. Herritarrez beteko da. Getxoztarrez. Eta Erabakitzeko Eskubidearen gainean ezberdinen arteko adostasunetik jaiotako adierazpena entzun ahal izango dugu bertan. Gure herriaren aniztasunagatik, hain zuzen ere, balio berezia dauka Getxon lortutako adostasunak. Baina ekainaren 5ean zeu ere plazan egotea ezinbestekoa izango da adierazpen horrek indarra har dezan, zilegi izan dadin. Getxon ere ilusioa piztuko da.

 

Hasierara joan-Ir al principio

José Allende, Josu Amezaga, Paula Amieva, Luciana Davies, Arantxaxu Garmendia, Begoña Garteizaurrekoa, Paul Laka, Maitane Nerekan, Nora Otxoa, Ina Robles, Hugo Salinas Eta Ibon Urgoiti.

DECÍA un filósofo que nadie puede bañarse dos veces en el mismo río, pues diferentes son las gotas que lo forman. Si atendemos a su saber, concluiremos que siempre es otra la ría que transcurre por debajo del Puente Colgante, siempre es otro el Gobela al atravesar Romo y siempre es otro el mar que nos baña desde la playa de Las Arenas hasta Barinatxe. Somos diferentes.

Somos alrededor de 79.500 vecinas y vecinos en Getxo y cada una de nosotras y de nosotros es único. 79.500 gotas de agua que formamos este trozo de mar, donde cada gota hace su aportación y, sumándose al resto, dibuja un conjunto, con una forma o con otra, en el que todas ellas tienen una misma participación. Somos singulares.

Son las cosas pequeñas las que nos hacen diferentes, pero también las cosas grandes. Algunas y algunos hemos nacido y hemos crecido y aprendido en el Puerto Viejo, en Las Arenas, en Neguri, en Algorta, en Romo o en Andra Mari. Otras y otros hemos venido de lejos y ya somos también parte de este pueblo. Hay para quien llegar a fin de mes es una pesadilla, y también quienes disfrutan la vida haciendo realidad sus sueños. Hay quien ha decidido vivir en euskera, y también quien lo hace en castellano. Somos diversos.

Getxo es un pueblo diverso; seguramente uno de los más heterogéneos de nuestro entorno. En 11,89 kilómetros cuadrados vivimos todas las clases sociales y todas las ideología políticas. Esto, a veces, dificulta la convivencia, pero también la enriquece. Nos une ser vecinas y vecinos de un mismo municipio. Somos diferentes, singulares, diversos y plurales.

En Euskal Herria también tenemos diferentes opiniones si se nos pregunta qué tipo de país queremos ser.

Cuánto mayor es el número de opiniones diferentes, más importante y saludable es decidir entre todas y todos. Por eso decimos que es la hora de la ciudadanía, porque es a nosotras y a nosotros a quienes corresponde el derecho a decidir nuestro futuro.

Y el primer paso para ello es decidir qué queremos decidir. Acordar que habrá que tomar una decisión y decidir.

Eso es la Plaza del Acuerdo. La iniciativa ciudadana Gure Esku Dago de Getxo nos ha sentado a doce getxotarras en torno a una mesa y nos ha pedido que pongamos en común las aportaciones realizadas por diferentes asociaciones y grupos del municipio y que intentemos llegar a un acuerdo. Y lo hemos conseguido.

El 5 de junio, la plaza Biotz Alai de Algorta será la Plaza del Acuerdo de Getxo. Se llenará de personas, de getxotarras. Y allí podremos escuchar la declaración sobre el Derecho a Decidir nacida del acuerdo entre diferentes. Un acuerdo que, atendiendo a la diversidad de nuestro pueblo, cobra especial valor. Pero para que esa declaración cobre fuerza, para que gane en legitimidad, es imprescindible que tú también estés en la plaza el 5 de junio.

También en Getxo se ha encendido la ilusión.

Post hau Artikuluak, Galdeketa Getxo atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s