Literatur ekarpena Ekainaren 5ean Biotz Alai Plazan

LauraJone1

1.- NARRAZIOA

1.-BERTSOA

2.-NARRAZIOA

2.-BERTSOA

3.-NARRAZIOA

3.- BERTSOA

1.-NARRAZIOA

Erabaki da ebaki, ebaki arazi.

Erabaki da ebatzi.

Erabaki da zirt ala zart egin.

Erabaki da ebazpena ezarri.

Erabaki da aurrekoaren eta ondorengoaren artean puntua jarri, unea finkatu, doinua aldatu, musika propioa jo, loturak askatu.

Erabaki nahiak ez du erabakitakoa aurretik juzgatzen.

Erabaki nahi dut, erabaki nahi dugu, aldez aurretik jakinda gutariko guztiok ez dugula gauza bera erabakiko.

Erabaki, erabakiari legitimitatea emateko. Erabaki, nork zer nahi duen behingoz jakiteko. Erabaki, elkarbizitzak norbanakoa kontuan hartu behar duelako.

Decidir es resolver, es determinar, es poner un punto de inflexión entre el antes y el después, es escuchar a quien no decide igual, es valorar las divergencias y debatir, razonar, avanzar, volver a decidir, volver a escuchar.

Decidir, decir, incidir, participar. Decidir es legitimar la decisión. Decidir no es imponer, puesto que puedes decidir una cosa o la contraria. Pero ya deciden por ti si no te dejan decidir.

Decidir es dilucidar, aclarar, situar los colores en el arco iris y ver, gracias a la lluvia, que lo que solo parecía luz blanca, está compuesto por colores, siete colores distintos, fríos, cálidos, todos necesarios para ver blanca la luz.

Erabakitzea mintzatzea da, mutu izateari uztea, hitza hartzea, aulkia hartzea eta plaza honetan jesartzea. Erabaki da erabakiak hartzea.

Hasierara/Al principio

1.-BERTSOA

 Doinua: Gai horrek badu mamiaJoneLaura1

 Erabakitzea zer den

azalpena ze garbi!

dantzatzen uztea gure

ideien haizeari,

ertzak bilatzea dudan

jarri ezin zen hari,

benetan zer gura dugun

galdetzea senari.

Nahiz bizitzan etengabe

erabakitzen ari

zergatik diogu beldur

erabakitzeari?

Gure izena zergatik

daukagun batek daki…

ze eskola, ikastola?

ze kale? ze zenbaki?

zer ikasi? zertarako?

noiz moztu noiz ebaki?

zenbat galdera pasako

zaion eta zenbati?!

azaldu gabe motibo

arrazoi ta zergati

gure partez ez al dute

nahikoa erabaki?

Hasierara/Al principio

2.-NARRAZIOA

LauraJone1

Norberak badaki noiz den unea.

Noiz eman lehen musua, noiz atera plazara dantzara eta zein kantaren doinupean.

Norberak badaki nori egin irri, zeini azaldu bihozmina, eta nori ezkutatu barruko pena.

Norberak badaki zein den garaia, noiz heldu den momentua, zein den abagunea, zein unetan ezin den galdu aukera.

Es tiempo de cerezas, de esperanza, tiempo de diseñar futuro, de pensar en proyectos. No es tiempo de espera, que desespera, sino de confianza.

Confianza en que, casi siempre, se cosecha lo que se siembra. Certeza de que se consigue más en grupo que en solitario, que el auzolan es más que una palabra, que no hay imposible que haga desistir al que persevera. Que la voluntad mueve montañas. Que si se quiere, casi-casi siempre se puede.

Herritarron garaia da, Zu eta Ni elkarturik, GU sortzeko momentua da:

– etortzerik izan ez dutenak, etorri garenokin.

– konbentziturik daudenak, zalantza etengabean daudenekin.

– segun eta noiz mobilizatzen direnak, gelditu gabe ari direnekin.

– demokrazia gehiago nahi dutenak, independentzia nahi dutenekin.

Es el momento de la ciudadanía, de las personas que han venido y de las que no; de las que dudan y de las que están seguras; de las que tienen el culo pelado en mil batallas y de las que acaban de empezar a movilizarse; de quien quiere democracia, independencia o, simplemente, de quien quiere que se le pregunte.

Herritarron garaia da, milaka buruek bakar batek baino gehiago eta hobeto pentsatzen dutelako. Eta amaitu delako garaia non gutxi batzuek esaten zieten gainontzekoei zer egin behar zuten.

Hasierara/Al principio

2.-BERTSOA

Momentuari buruz

JoneLaura1

ere zenbat galde

noiz jokatu ausart ta

noiz jokatu bare?

baina egunerokoan

hain ohituta gaude

pausua ematera

sendo burujabe

inoren baimenaren

zain ibili gabe

Ahaztuz bazterkeria

ta egoismoa

ahaztuz zalantzak eta

eszeptizismoa

Aurrera egiteko

badugu asmoa

garaia heldu dela

daukagu susmoa

herriak hartu dezan

protagonismoa

Hasierara/Al principio

3.-NARRAZIOA

Protagonismoa herriak hartzeko garaia da, jakina. Herriak ala herriek? Zenbat euskal herri dago Euskal Herrian? Zenbat bizilagun behar dira herri bat osatzeko? Zenbat herritarrekin egiten da hiri bat? Euskal Hiria ez bada, ba al dago Euskal Herririk? LauraJone1

Herri bat gara, dozenaka herrik osatua. Herri bat gara, 100etik gora hizkuntza mintzo dakiena. Herri bat gara, urbanoa eta nekazaria, arrantzalea eta industriala, euskaraduna eta erdara batean soilik mintzatzen dena.

Eta zer nahi du herriak… zer nahi dute herriek… zer herritarrek, herritar bakoitzak? Ez dakit. No lo sé.

No sé qué quiere el pueblo, no sé qué quiere Euskal Herria. No sé lo que quiere la ciudadanía vasca, ni cada habitante que vive en cada pueblo, en cada barrio.

Sé lo que dicen que quiere, pero no sé si aciertan cuando lo dicen, fundamentalmente porque no sé qué quiere el pueblo y no puedo contrastarlo.

¿Quién lo sabe? El pueblo sabe lo qué quiere el pueblo.

¿Y cómo averiguarlo? Pues preguntando, que es lo que solemos hacer la mayoría de las mujeres cuando no sabemos algo: preguntar.

Galdetu.

  • galdetu, jakin ahal izateko
  • galdetu ez dakiguna
  • galdetu, asmatzen hasi baino lehenago
  • galdetu, erantzuna hurbil egongo baita egiatik

Herri bat gara, dozenaka herritan banatuta, ehundaka auzotan bizi garenak, 3 milioi buru, 3 milioi aburu. Eta batera jarduteko formula bakarra:

  • jakin, bakoitzari galdetuta.
  • egin, nork bere-esku hartuta erabakia.

Herri bat gara, koloreduna, anitza, bizia, alaia. Ikuspuntu ezberdinekin, baina herri bakarra.

Hasierara/Al principio

3.-BERTSOA

 “Zenbat gara? lau bat hiru…

JoneLaura1

zazpi?” nork ez du kantatu

herri bat, ehunka hizkuntza,

batek daki zenbat kantu.

3 milioi noizean behin

ta gehienetan lau katu…

Ehundaka gertakariren

zenbat data eta datu?

Zenbat tratu desegoki,

zenbat ezkutuko tratu?

Nahiz nahi adina zenbaki

genitzakeen pilatu,

erantzunak ezin dira zenbakietan bilatu.

 

Idatzi nahi izatea

norbere etorkizuna,

noraino da eskubide

noraino erantzunkizuna?

Inork ez digu galdetu

zein den gure nortasuna,

baina zergatik jarraitu

zain, itxaroten, zer suma?

Hitz eginez gero beti

izaten da nork entzuna.

Herri bat gara dauzkana

ahotsa eta zentzuna

gure baitan dauzkaguna

galdera ta erantzuna.

 Hasierara/Al principio

Post hau Artikuluak, Jone Uria, Laura Mintegi atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s