Batzorde Sustatzailearen hitzak — Documento de la Comisión Promotora

Gaur, 2017ko ekainaren 24an, zuen aurrean agertzen gara Getxoko plaza honetan helburu honekin: Bizkaiko hirugarren udalerrian Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko herritarron kontsulta bat antolatzeko aldez aurreko lanaren emaitzaren berri zuei guztiei ematea.

Hasteko, atzera begira jarriko gara, apur baten bada ere.

Hoy, 24 de junio de 2017, comparecemos en esta plaza de Getxo con el siguiente objetivo: dar a conocer el resultado del trabajo realizado con carácter previo a la organización de una consulta ciudadana sobre el estatus político de Euskal Herria en el tercer municipio de Bizkaia.

Queremos comenzar con una rápida mirada hacia atrás.

Urtearen hasierarekin batera egin zituen lehendabiziko urratsak Getxoko Gure Esku Dago herritarren ekimenak. Udalerriko hainbat eragilerekin egindako gogoetatik abiatuta, aldez aurreko bi fase diseinatu zituen Gure Esku Dago-k herritarron kontsulta batek izan zezakeen babesari neurria hartzeko.

Fue con el inicio del año cuando la iniciativa ciudadana Gure Esku Dago Getxo dio los primeros pasos. Partiendo de un proceso de reflexión compartido con agentes del municipio, Gure Esku Dago diseñó dos fases para conocer el apoyo que podría tener una consulta ciudadana.

Lehenengo fasean, kontsultaren inguruko ADOStasuna zabaldu eta egituratzea bilatu dugu. Haren emaitza da honaino ekarri gaituzten boluntarioen sarea: Itzubaltzeta-Areeta, Algorta-Portu Zaharra, Neguri eta Andra Mariko babes taldeak eta gazte dinamika bultzatzen ari den taldea. Haientzat guztientzat gure lehendabiziko aitormena eta esker ona. Bihotz bihotzez, mila esker zuen lan eta babesagatik.

En la primera fase (denominada ADOS), se buscaba ampliar y estructurar el consenso en torno a la consulta. El resultado de esta primera fase es la red de voluntarias y voluntarios que nos ha traído hasta aquí: grupos de apoyo de Romo-Areeta, Algorta-Puerto Viejo Neguri y Andra Mari y el grupo que está impulsando la dinámica de juventud. Para ellas y ellos nuestro primer reconocimiento y agradecimiento. Muchas gracias por vuestro trabajo y apoyo.

Lehenengo fasearen emaitza ontzat jo zuen Gure Esku Dago-k otsailaren amaieran eta bigarren faseari ekitea ebatzi zuen.

A finales de febrero, Gure Esku Dago dio por válido el resultado de esta primera fase y acordó poner en marcha la segunda.

Bi ekimen bideratu zituen Getxoko herritarrei AHOTSa emate aldera. Lehendabizi, gaur zuen aurrean mintzo den Batzorde Sustatzailea sortu zuen, Getxoko auzo, ideologia eta kultura ezberdinetatik gatozen gizon-emakumeok osatua. Batzorde honek bere gain hartu ditu kontsultaren alderdi teknikoak adostu eta antolatzeko konpromisoa. Bigarrenik, Euskal Herriko beste toki batzuetan bezala, Getxon ere Gure Esku Dagok egin zuen protokoloa hartu dugu gidari eta, hari jarraiki, Batzorde Sustatzaileak onetsi zuen sinadurak biltzeko diseinaturiko kanpaina.

Una fase con dos iniciativas que buscaban dar voz a la ciudadanía de Getxo. Primero, creó la Comisión Promotora que hoy os habla, formada por mujeres y hombres que venimos de los diferentes barrios, ideologías y culturas de Getxo. Esta comisión ha asumido el compromiso de acordar y organizar los aspectos técnicos de la consulta, en colaboración con Gure Esku Dago. En segundo lugar, al igual que en otros municipios de Euskal Herria, hemos hecho nuestro el protocolo diseñado por Gure Esku Dago para la organización de consultas y, de acuerdo con él, la Comisión Promotora aprobó la campaña de recogida de firmas denominada AHOTS.

Apirilaren 10ean jarri zen abian gaur amaitzen dugun ekimena. Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko galdeketari babesa emateko kanpainaren helburua izan da Getxon 16 urte edo gehiago duten getxoztarren % 5en AHOTSa biltzea,kontsulta antolatzeko aldez aurreko baldintza gisa: 3.416 sinadura, 68.312 herritar. Ahotsa bildu nahi izan dugu ekimen hau talde txiki baten proposamena izatetik makina bat herritarren nahia izatera igaro zedin. Bi hilabete hauetan auzoz auzo eta kalez kale bildu ditugu milaka lagunen sinadurak, irri bat ahoan eta errespetua hartu-eman bakoitzean. Bizikidetza ariketa eredugarria izan da, demokrazian sinesten dugun pertsonok protagonizatua; ezberdinen arteko zubilana izan da, gizarte kohesionatuago batekin amets egiten dugun lagunok egina. Zuentzat, demokraziaren aldarrikatze hau posible egin duzuen getxoztar guztientzat, gure bigarren txaloa, gure eskerrik beroena, bihotz bihotzez.

Esta campaña se puso en marcha el día 10 de abril y finaliza con este acto. El objetivo de la campaña para dar apoyo a una consulta sobre el estatus político de Euskal Herria ha sido recoger la voz del 5 % de las y los mayores de 16 años residentes en Getxo, y se planteó como requisito previo para la organización de la consulta: 3.416 firmas, el 5 % de una población de 68.312. Hemos querido recoger otras voces para que esta iniciativa pasara de ser idea de un pequeño grupo a convertirse en el deseo de miles de ciudadanas y ciudadanos de nuestro municipio. A lo largo de estos dos meses hemos trabajado barrio a barrio y calle a calle y hemos recogido la firma de miles de personas, con una sonrisa y con una actitud de respeto en cada encuentro. Ha sido un acto ejemplar de convivencia, protagonizado por personas que creemos en la democracia; ha sido un trabajo entre diferentes, llevado a cabo por personas que soñamos con una sociedad más cohesionada. Para vosotras y vosotros, para todas y todos los getxotarras que habéis hecho posible esta reivindicación democrática, nuestro segundo aplauso, nuestro más sincero agradecimiento.

Lan horren guztiaren ondorioz, Batzorde Sustatzaile honek hemen eta gaur, zuen aurrean adierazten du Getxon botoa ematera deitzen dugun populazioaren % 11ren sinadura bildu da: 7.448 sinadura erabakitzeko eskubidearen alde, 7.448 sinadura gure udalerrian Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko kontsulta bati babesa emateko.

Como resultado de todo este trabajo, esta Comisión Promotora anuncia aquí y ante todas vosotras y vosotros, que en Getxo se ha conseguido la firma del 11 % de la población llamada a votar: 7.448 firmas a favor del derecho a decidir, 7.448 firmas para dar apoyo a la organización de una consulta en nuestro municipio sobre el estatus político de Euskal Herria.

Hori horrela, Batzorde Sustatzaile honek ulertzen du ezen urtearen hasieran abiaturiko ekimenak nahikoa ADOStasun eta AHOTS bildu dituela. Horregatik, batzorde honek, kontsultaren alderdi teknikoei dagokienez, erabakitzeko eskubidearen aldeko gihar soziala handitzeko asmoarekin, “irabazi” edo “galdu” kontzeptuak alde batera utzita, hiru erabaki hartu ditu.

Por todo ello, esta Comisión Promotora entiende que la iniciativa nacida a principios de año ha conseguido un acuerdo y un número de firmas suficiente. Por ello, en relación con los aspectos técnicos de la consulta, a fin de seguir aumentando el músculo social a favor del derecho a decidir, al margen de conceptos como “ganar” o “perder”, hemos tomado las siguientes tres decisiones.

Bat. Getxoko herritarrok parte hartzeko dinamika bat antolatuko dugu irailean, non kontsultako galdera ebatziko den.

Una. Organizar en septiembre una dinámica participativa abierta a la ciudadanía de Getxo, en la que se decidirá la pregunta de la consulta.

Bi. Getxoko eragileak deitzen ditugu, modu demokratikoan, errespetuzkoan eta konprometituan parte har dezaten herritarron dinamika honetan. Hartarako, Batzorde Sustatzaile honek, neutraltasunetik abiatuta, esku hartzeko eta nork bere jarrera adierazteko espazioak eta aukerak artikulatuko ditu.

Dos. Hacer un llamamiento a los agentes de Getxo para que, de forma democrática, respetuosa y comprometida, participen en esta dinámica ciudadana. Para ello, esta Comisión Promotora, desde el principio de neutralidad, articulará espacios y oportunidades para garantizar la participación y la defensa de las diferentes posturas.

Hiru. ADOS jartzeko ahalmena izan dugulako, 7.448 getxoztarren AHOTSak horrela eskatzen duelako, kontsulta bat deitzen dugu 2017ko azaroaren 5erako.

Tres. Porque hemos sido capaces de ponernos de acuerdo (ADOS), porque 7.448 voces de ciudadanas y ciudadanos de Getxo así lo piden (AHOTS), convocamos una consulta para el día 5 de noviembre de 2017.

Demokrazian sakontzea da. Vamos a profundizar en la democracia.
Erabakitzeko eskubidea dugu. Tenemos derecho a decidir.

Getxon, azaroaren 5ean, herritarron kontsulta Getxo, 5 de noviembre, consulta ciudadana.

Ados, ahots, A5. ADOS, AHOTS, ABOST (A5)

Post hau Berriak / Noticias, Galdeketa Getxo, Kontsulta Materialak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s