GALDERA / LA PREGUNTA

  En castellano más abajo

Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa erabakitzea gure kabuz eta aske?”

Hori da Getxoko Gure Esku Dago-k azaroaren 5eko kontsultako galdera erabakitzeko antolatu zuen prozesu irekian erabaki zen galdera. Zergatik galdera hori?

Galdera erabakitzeak bi atal izan ditu prozesu honetan. Lehendabizi, Batzorde Sustatzailean eztabaidatu eta proposamen bat adostu zen. Argi utzi zen azken erabakia herritarroi zabalduriko jardunaldi batean hartuko zela. Bigarrenik, San Nikolas ikastolan irailaren 9an antolaturiko jardunaldia.

Bi momentutan jarri ziren mahai gainean GEDen protokoloak zioena, beste herri batzuetan egindako galderak eta, azken jardunaldian, Batzorde Sustatzaileak egindako proposamena. Eztabaidari heldu aurretik, hainbat kontu azpimarratu ziren, galderak izan behar zuen ezaugarriei begira:

1. Adostasuna bilatzen da. Pertsona ezberdinak elkartu ginen, ideologia, adin eta kultura ezberdinetatik gatozenak. Ez genuen nahi galdera gehiengoaren legearen arabera erabaki, adostasuna bilatu genuen hasieratik, espazio bat non denok sentitzen ginen eroso. Horrek esan nahi du prozesu horretatik ezin zela irten norberaren galdera, hau da, niri, zuri edo hari gustatuko litzaiokeen galdera, denon arteko adostasun puntu bat baizik.

2. Inklusiboa izatea. Ideologia eta kultura ezberdinetako pertsonak biltzen ginela jakitun, ulertzen genuen galderak ideologia eta kultura guzti horiek bildu behar zituela, inor kanpoan utzi gabe. Prozesuaren hasieratik bilatu da ezberdinen artean egindako bidea, eta prozesuaren erpin nagusira helduta, kontsultara, kontuz ibili behar genuen inor kanpoan ez uzteko. Inklusiboa izateak esan nahi du ideologia eta kultura bakoitzak zerbait utzi behar zuela bidean, elkarren arteko adostasuna helburu. Ulertuko da hori ez dela lan erraza eta guztiok ahalegin handia egitea dakarrela.

3. Galdeketa, herritarrok erabakitzeko eskubidearen inguruan ahalduntzeko prozesu bat da. Galdeketa ez da loteslea, nahiz eta sinbolikoki garrantzi handikoa den (giza katea edo oihalen dinamikarekin alderatuta). Emaitzaren garrantzia ez da neurtuko “bai” edo “ez” balioetan, erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenean Getxo bezalako herri handi batean aktibatzen dugun lagun kopuruan baizik.

4. Getxo. Eztabaidan ezin genuen bazterrean utzi zer eta nolakoa den Getxo soziologikoki. Denok bat gentozen definizioan: ez da herri erraza erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenari gagozkiola. Horrek eraman gintuen Getxori begira “erakargarri” izan zitekeen galdera bat bilatzera.

Horiek horrela, eztabaida zeharo aberats batean, “oztopo” izan zitezkeen hitzak eta arrazoiak jarri ziren mahai gainean. Hor agertu ziren “independente”, “estatu”, “burujabe” eta “soberano” bezalako hitzak, eta ikusi zen hitz horiek bilatzen ari ginen adostasunetik edo inklusibitatetik urruntzen gintuztela, denak ez baikinen eroso sentitzen hitz horien aurrean edo denok ez baikenituen hitzok berdin ulertzen. “Deserosotasun” hori eragiten zuten hitzak bazterrean utzita, “erosotasuna” eragiten ziguten hitzak bilatzera pasatu ginen. Non elkartzen ginen erabaki genuen. “euskal herritarrok”, “etorkizun politikoa”, “askatasuna”, “erabakitzea”, “nahia”… bezalako hitzak agertu ziren ariketa hartan.

Definitu genituen nabarmendu nahi genituen aldeak:

1. Nahia. Herritarron borondatea argi utzi behar zuen galderari ematen zitzaion erantzunak: “Nahi duzu…”.
2. Subjektua. Euskal Herria, euskal jendartea, euskal herritarrok… Hor ibili ginen, erabakitzeko eskubidearen subjektua modu argian definitzeko asmoan: “… euskal herritarrok…”
3. Zer. Nahi edo borondate horren objektua zein den ere bildu behar zen galderan. Hor agertu zen lehen aipatu ditugun hitzen inguruko eztabaida (independentzia…). Uste izan genuen “etorkizun politikoa” bezalako formulak denok hartzen gintuela (independentistak, soberanistak, federalistak…): “… gure etorkizun politikoa erabalitzea…”
4. Erabakitze horri hainbat muga jartzen zaizkio eskubide hori onartzen ez dutenen aldetik: “espainiar guztiek erabaki behar dute”, “legearen barruan erabaki behar da”, “konstituzioak…”. Adostu genuen euskal herritarrok beste inork esku hartu barik
erabakitzeko eskubidea dugula, eta hori ere agertu behar zela galderan. Eta, azkenik, erabakitzeko ariketa horrek inposaketarik ez zuela onartzen, muga legal edo konstituzionalen gainetik herri librearen borondate demokratikoa zegoela: “… gure kabuz eta aske?”

Horiek horrela, testu honen hasieran agertzen den galdera formulatzera heldu ginen, eta elkarri galdetu genion, jakinda denok formulatuko genukeela beste era bateko galdera, baina adostasuna hautsita; jakinda batzuek galdera “ausartuagoa” espero genuela, baina “ausardiak” ezberdintasunak areagotzen zituela; jakinda galderak, formulazio guztiek
bezala, aldekoak eta kontrakoak zituela…, elkarri galdetu genion ea eroso sentitzen ginen adostasun puntu horretan, elkarrekin lanean segitzeko prest, konplizitateak lantzen jarraitzeko gertu… Eta erantzuna baietz izan zen.

Azkenik, prozesu honetatik sortu den galderari Gure Esku Dago-ren dinamikatik begiratzen badiogu, uste dugu ondo lotzen dela urteotan egin dugun bidearekin. Euskal Herriko Gure Esku Dago-k behar zen egunean eman zituen jarraibideetan hau zioen: “GED ekimenak herritarron erabakitzeko eskubide nabarmentzen dituzten eta barneratzaileak diren galderak sustatuko ditu. Zentzu honetan, burujabetzari eta Euskal Herriko herritarron eskubideei loturiko galdera hobetsiko ditu. Hona hemen adibide batzuk: ‘Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa askatasunez erabakitzea nahi al duzu’. Ildo beretsutik: ‘Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa inongo esku hartzerik gabe erabakitzea nahi al duzu?’”. Ulertzen genuen proposatzen ari zen galdera
zeharo hurbiltzen zela GEDek proposaturiko eredura.

Aurrekoak galderaren zergatia azaltzeko balioko duelakoan,
Getxon, 2017ko urrian.

¿Quieres que la ciudadanía vasca decida su futuro político por sí misma y libremente?

Esa es la pregunta que se plantea en la consulta del 5 de noviembre y que ha sido adoptada dentro de un proceso abierto organizado por Gure Esku Dago para decidirla. ¿Por qué esa pregunta?

La decisión, en el proceso de debate, tuvo dos fases. Un primer debate en la Comisión Promotora, en el que se acordó una propuesta y en el que quedó claro que la última decisión se tomaría en una sesión abierta. Y en segundo lugar, la jornada celebrada el 9 de septiembre en la ikastola San Nikolas.

En ambos espacios se pusieron sobre la mesa tanto lo establecido por el protocolo de GED, como las preguntas formuladas en las consultas de otros pueblos y, en la última sesión, la propuesta presentada por la Comisión Promotora.

Antes de comenzar el debate, y en relación con las características que debía tener la
pregunta, se destacó que:

1. Se pretendía conseguir unanimidad en el acuerdo. Nos juntamos personas de ideología, edad y culturas diferentes. No queríamos tomar un acuerdo por decisión de la mayoría; desde el principio nos guiamos por la búsqueda de la unanimidad, buscando un espacio en el que sentirnos cómodos todos y todas. Ello quiere decir que de ese proceso no se podía derivar una pregunta acorde a los gustos de cada persona, la que me gustara a mí, a ti o a otra persona, sino un punto de acuerdo colectivo.

2. Que fuera inclusiva. Teniendo en cuenta que nos juntábamos personas de ideología y culturas diferentes, entendíamos que debíamos hacer un esfuerzo para que la pregunta reuniera en su formulación a todas las ideologías y culturas presentes, sin dejar a nadie fuera. En todo el proceso hemos pretendido seguir un camino compartido entre diferentes, y una vez llegados a la cumbre del proceso, a la consulta, debíamos tener cuidado para no dejar fuera a nadie. El hecho de buscar una pregunta inclusiva suponía que cada ideología y cultura debía esforzarse por dejar algo en el camino, con el fin de llegar a una postura compartida. Se entiende que no es una labor sencilla y que supone un gran esfuerzo de todas y todos.

3. La consulta es un proceso de empoderamiento en torno al derecho a decidir de la ciudadanía. La consulta no es vinculante, aunque tiene una gran importancia simbólica (en comparación con la cadena humana o la dinámica de los mosaicos con telas). La importancia del resultado no se medirá en los parámetros del “sí” o del “no”, sino en la cantidad de personas que activemos en torno a la reivindicación del
derecho a decidir en una ciudad del tamaño de Getxo.

4. Getxo. En el debate no podíamos olvidarnos de las características sociológicas de Getxo. A la hora de definirlo, estábamos de acuerdo: no es un pueblo fácil en cuanto a la reivindicación del derecho a decidir.

Ello nos llevó a buscar una pregunta que pudiera ser “atractiva” de cara a Getxo. Así, en un debate muy enriquecedor, se pusieron sobre la mesa palabras que pudieran considerarse como “obstáculos”. Aparecieron palabras como “independiente”, “estado” y “soberano”, y se vio que esas palabras nos alejaban de la unanimidad y la inclusividad que buscábamos, ya que todas y todos no nos sentíamos cómodos ante ellas o bien no las entendíamos de la misma manera. Dejando a un lado palabra que resultaban “incómodas”, comenzamos a buscar otras que nos hiciesen sentir
“cómodos”. Decidimos concretar las palabras en las que nos encontrábamos, y en ese ejercicio aparecieron palabras como “ciudadanía vasca”, “futuro político”, “libertad”,
“decidir”, “voluntad”…

Definimos los puntos que queríamos destacar:
1. La voluntad. La respuesta a la pregunta planteada en la consulta debía establecer claramente la voluntad de la ciudadanía: “Quieres que…”.
2. El sujeto. Euskal Herria, sociedad vasca, ciudadanía vasca… Intentamos definir de un
modo claro el sujeto del derecho a decidir: “…la ciudadanía vasca…”.
3. El objeto. La pregunta debía recoger el objeto de esa voluntad, qué es lo que se quiere. En este punto se produjo el debate en torno a las palabras que hemos mencionado (independencia…). Pensamos que una fórmula como “futuro político” agrupaba el sentir de todos (independentistas, soberanistas, federalistas…): “…decida su futuro político…”.
4. Quienes no aceptan el derecho a decidir ponen sobre la mesa determinados condicionamientos: “es una decisión que corresponde a todos los españoles”, “se debe decidir dentro del marco de la ley”, “la Constitución…”. Acordamos que la ciudadanía vasca tiene derecho a decidir sin injerencias externas, y que eso debería quedar planteado en la pregunta. Y, por último, que el ejercicio de decisión no acepta imposición alguna, que la voluntad democrática de un pueblo libre está por encima de los condicionamientos legales o constitucionales: “…por sí misma y libremente?”.

De esa manera, llegamos a formular la pregunta que da comienzo a este escrito, y nos preguntamos entre nosotros si, sabiendo que todos plantearíamos la pregunta de otra manera, pero rompiendo la unanimidad; sabiendo que algunas y algunos esperábamos hacer una pregunta más “audaz”, pero que la “audacia” acrecienta las diferencias; sabiendo que la pregunta, al igual que todas las formulaciones posibles, tenía sus partidarios y sus adversarios…, nos preguntamos si nos sentíamos bien en ese punto de acuerdo, dispuestos a seguir trabajando codo con codo, preparadas para seguir tejiendo complicidades… Y la respuesta fue que sí.

Por último, si miramos a la pregunta formulada en este proceso desde el punto de vista de la dinámica de Gure Esku Dago, creemos que se compagina con el camino que hemos andado en estos años. En las pautas que en su día estableció Gure Esku Dago de Euskal Herria, se decía: “GED promoverá preguntas que destaquen el derecho a decidir de los ciudadanos y que sean inclusivas. En ese sentido, daremos preferencia a las preguntas que planteen la soberanía y el derecho a decidir de la ciudadanía de Euskal Herria. Por ejemplo: ‘Quieres que la ciudadanía vasca decida libremente su futuro político?’. En el mismo sentido: ‘Quieres que la ciudadanía vasca decida su futuro político sin injerencias externas?’”. Entendíamos que la pregunta que planteábamos se identificaba totalmente con el modelo propuesto por GED.

Esperamos que lo expuesto sirva para aclarar las razones de la formulación de la
pregunta.
Getxo, octubre de 2017

 

Post hau Galdeketa Getxo atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s