EtorkiZUna ehuneko ehunean / FuTUro al cien por cien

EtorkiZUna ehuneko ehunean

Mezu honen bidez, abian jarri nahi dugun dinamika baterako boluntarioak lortu nahi ditugu.

Hainbat arrazoirengatik (orain arte egin dugun lanaren oihartzunagatik, eratu dugun ehun sozialagatik eta gure herriak bizi duen koiuntura politikoagatik), uste dugu une garrantzitsu batean gaudela eta jauzi kualitatibo bat egiteko ordua iritsi dela.

Gure Esku Dagok “estatus politikoa” erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du bere sorreratik, modu soilean, ariketa demokratiko bat den heinean. Orain, erabakitzeko eskubidea edukiz bete nahi dugu, “zergatik” eta “zertarako” erabaki nahi edo behar dugun adierazi nahi dugu.

Prozesu bat abiatu dugu Euskal Herri osoan, herritarren itun bat egitera eramango gaituena (2019 arrazoi erabakitzeko) eta Getxon ere gure zergatiak eta zertarakoak gehitu nahi ditugu.

Prozesua lau urte hauetan sortu dugun ehunetik abiatu gura dugu, parte-hartze ehuneko ehun herritar eta demokratiko batetik. Baina, ezinbestekoa da ZUK ere parte hartzea, herritarrona izango bada.

Eztabaida zabal bat antolatu dugu, zergatiak eta zertarakoak parte hartzeko dinamika baten bidez biltzeko. Hona, laburbilduz, prozesuak izango dituen atalak:

1.      Gure ehun sozialeko 10 laguni ekarpen idatzi bana eskatuko diegu (gehienez 2 orrikoa), erabakitzeko ditugun zergatiak eta zertarakoak “enbor” deritzogun testu batean bil ditzaten.

2.      Gure ehun sozialeko 90 boluntariori “enbor” bana helaraziko diegu (boluntario bakoitzak enbor bat, gehienez 2 orrikoa), ekarpenok aztertu ditzaten.

3.      90 boluntarioak eta “enbor” ekarpenak egin dituzten 10 lagunak (100 guztira) jardunaldi batean bilduko gara (10 talde). Eztabaidan “enborrak” “adarrekin” eta “hostoekin” osatuko ditugu, guztion zergatiekin eta zertarakoekin. Eztabaida-prozesutik 10 “zuhaitz” aterako dira.

4.      Gero, hasierako 10 lagunek aurreko eztabaidetan osatutako “zuhaitzak” hartu eta “zuhaitz” bakarrean bilduko dituzte erabakitzeko eskubidearen aldeko gure zergati eta zertarako guztiak.

5.      Azkenik, prozesua parte hartu dugun 100 lagunok onetsiko dugu gure “zuhaitza”. Gure ehun sozialetik egindako ariketa % 100herritarrean osatuko dugu Getxok Euskal Herriko Herritarren Itunari egingo liokeen ekarpena.

Prozesua behar bezala egiteko, 100 boluntario behar ditugu eta zu horietako bat izatea proposatzen dizugu. Prest bazaude (edo zer edo zer galdetu nahi badiguzu), bidali zure izena gureeskudagogetxo@gmail.com helbidera eta harremanetan jarriko gara zurekin (boluntarioak izena emandako hurrenkeran hautatuko ditugu, behar ditugun guztiak bildu arte).

Animo: EtorkiZUna Gure Esku Dago!

******

FuTUro al cien por cien

El objeto de este mensaje es conseguir voluntarias y voluntarios para una dinámica que queremos poner en marcha.

Por diferentes razones (por el alcance del trabajo que hemos hecho, por el tejido social que hemos creado y por la coyuntura política que vive nuestro país), consideramos que nos encontramos en un momento importante y que ha llegado la hora de dar un salto cualitativo.

Gure Esku Dago ha reivindicado desde su creación el derecho a decidir el “estatus político”, sin entrar en detalles, como ejercicio plenamente democrático. Ahora, queremos llenar de contenido el derecho a decidir, queremos señalar por qué y para qué queremos decidir.

Hemos puesto en marcha un proceso en toda Euskal Herria que nos llevará a la elaboración de un pacto ciudadano (2019 razones para decidir) y en Getxo también queremos aportar nuestros porqués y paraqués.

Queremos iniciar el proceso desde el tejido (ehuna, en euskera) que hemos creado a lo largo de estos cuatro años, desde una participación cien por cien (ehuneko ehun, en euskera) ciudadana y democrática. Pero, para que realmente sea ciudadana, es imprescindible que TÚ también participes.

Hemos organizado un debate profundo, a fin de recopilar los porqués y paraqués mediante una dinámica participativa. Estas son, resumidamente, las fases del proceso.

1.      Pediremos una aportación escrita a 10 personas de nuestro tejido social (máximo, 2 hojas), que recojan en  un texto (que denominaremos “tronco”) las razones y finalidades para decidir.

2.      Haremos llegar un “tronco” a 90 personas voluntarias de nuestro tejido social (cada voluntaria o voluntario un único tronco, 2 hojas, máximo), para que analicen las aportaciones.

3.      Reuniremos en una jornada a las 90 voluntarias y voluntarios y a las 10 personas que han realizado las aportaciones “troncales) (100 personas, 10 grupos). En el debate, completaremos los “troncos” con “ramas” y “hojas”, con las razones y finalidades de todas y todos. De ese proceso de debate saldrán 10 “árboles”.

4.      Posteriormente, las 10 personas iniciales analizarán los “árboles” surgidos en el debate y reunirán en un único “árbol” nuestros porqués y paraqués del derecho a decidir.

5.      Finalmente, las 100 personas que hemos participado en el proceso aprobaremos nuestro “árbol”. Elaboraremos la aportación que Getxo hace al Pacto de la Ciudadanía de Euskal Herria en un proceso 100 % ciudadano que parta de nuestro tejido social.

Para llevar a cabo el proceso, necesitamos 100 personas y te proponemos que tú seas una de ellas. Si estás dispuesta (o tienes alguna duda), mándanos tu nombre a la dirección gureeskudagogetxo@gmail.com y nos pondremos en contacto contigo (iremos seleccionando en orden de llegada, hasta completar las 100 personas que necesitamos).

¡Ánimo!: el fuTUro está en nuestras manos (Gure Esku Dago).

GURE ESKU DAGO-GAB KULTUR ELKARTEA
G-75116491
https://gureeskudago.eus
Erabakiaren aroa hasi da. Comienza la etapa de la decisión. L’étape de la décision. Time for making decisions
Post hau Berriak / Noticias, Zergatik? Zertarako? atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s