Hartu zure metroa / Reserva tu metro

📢 Hiru aste bakarrik geratzen dira ekainaren 10eko giza katerako..

Oraindik ez baduzu zure metroa eskuratu, esteka honetan eman dezakezu izena: https://goo.gl/QbqJKy ✍🏽

Ekainaren 10ean Euskal Herriko historian orrialde berri bat idatziko dugu herritarrok. Horretarako ezinbestekoa zara ZU!

—–

📢 Solo quedan tres semanas para la cadena humana del 10 de junio.

Si no te has inscrito todavía, puedes hacerlo en el siguiente enlace: https://goo.gl/QbqJKy ✍🏽

El 10 de junio las ciudadanas y ciudadanos escribiremos una nueva página en la historia de este pueblo. Y para ello, TÚ eres imprescindible.

#EmanEskuaEtorkizunari                  #ezinbestekoaZU

facebook ged getxo

Gure Esku Dago 🖐🏽

Galdeketa Getxo atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

EtorkiZUna ehuneko ehunean / FuTUro al cien por cien

EtorkiZUna ehuneko ehunean

Mezu honen bidez, abian jarri nahi dugun dinamika baterako boluntarioak lortu nahi ditugu.

Hainbat arrazoirengatik (orain arte egin dugun lanaren oihartzunagatik, eratu dugun ehun sozialagatik eta gure herriak bizi duen koiuntura politikoagatik), uste dugu une garrantzitsu batean gaudela eta jauzi kualitatibo bat egiteko ordua iritsi dela.

Gure Esku Dagok “estatus politikoa” erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du bere sorreratik, modu soilean, ariketa demokratiko bat den heinean. Orain, erabakitzeko eskubidea edukiz bete nahi dugu, “zergatik” eta “zertarako” erabaki nahi edo behar dugun adierazi nahi dugu.

Prozesu bat abiatu dugu Euskal Herri osoan, herritarren itun bat egitera eramango gaituena (2019 arrazoi erabakitzeko) eta Getxon ere gure zergatiak eta zertarakoak gehitu nahi ditugu.

Prozesua lau urte hauetan sortu dugun ehunetik abiatu gura dugu, parte-hartze ehuneko ehun herritar eta demokratiko batetik. Baina, ezinbestekoa da ZUK ere parte hartzea, herritarrona izango bada.

Eztabaida zabal bat antolatu dugu, zergatiak eta zertarakoak parte hartzeko dinamika baten bidez biltzeko. Hona, laburbilduz, prozesuak izango dituen atalak:

1.      Gure ehun sozialeko 10 laguni ekarpen idatzi bana eskatuko diegu (gehienez 2 orrikoa), erabakitzeko ditugun zergatiak eta zertarakoak “enbor” deritzogun testu batean bil ditzaten.

2.      Gure ehun sozialeko 90 boluntariori “enbor” bana helaraziko diegu (boluntario bakoitzak enbor bat, gehienez 2 orrikoa), ekarpenok aztertu ditzaten.

3.      90 boluntarioak eta “enbor” ekarpenak egin dituzten 10 lagunak (100 guztira) jardunaldi batean bilduko gara (10 talde). Eztabaidan “enborrak” “adarrekin” eta “hostoekin” osatuko ditugu, guztion zergatiekin eta zertarakoekin. Eztabaida-prozesutik 10 “zuhaitz” aterako dira.

4.      Gero, hasierako 10 lagunek aurreko eztabaidetan osatutako “zuhaitzak” hartu eta “zuhaitz” bakarrean bilduko dituzte erabakitzeko eskubidearen aldeko gure zergati eta zertarako guztiak.

5.      Azkenik, prozesua parte hartu dugun 100 lagunok onetsiko dugu gure “zuhaitza”. Gure ehun sozialetik egindako ariketa % 100herritarrean osatuko dugu Getxok Euskal Herriko Herritarren Itunari egingo liokeen ekarpena.

Prozesua behar bezala egiteko, 100 boluntario behar ditugu eta zu horietako bat izatea proposatzen dizugu. Prest bazaude (edo zer edo zer galdetu nahi badiguzu), bidali zure izena gureeskudagogetxo@gmail.com helbidera eta harremanetan jarriko gara zurekin (boluntarioak izena emandako hurrenkeran hautatuko ditugu, behar ditugun guztiak bildu arte).

Animo: EtorkiZUna Gure Esku Dago!

******

FuTUro al cien por cien

El objeto de este mensaje es conseguir voluntarias y voluntarios para una dinámica que queremos poner en marcha.

Por diferentes razones (por el alcance del trabajo que hemos hecho, por el tejido social que hemos creado y por la coyuntura política que vive nuestro país), consideramos que nos encontramos en un momento importante y que ha llegado la hora de dar un salto cualitativo.

Gure Esku Dago ha reivindicado desde su creación el derecho a decidir el “estatus político”, sin entrar en detalles, como ejercicio plenamente democrático. Ahora, queremos llenar de contenido el derecho a decidir, queremos señalar por qué y para qué queremos decidir.

Hemos puesto en marcha un proceso en toda Euskal Herria que nos llevará a la elaboración de un pacto ciudadano (2019 razones para decidir) y en Getxo también queremos aportar nuestros porqués y paraqués.

Queremos iniciar el proceso desde el tejido (ehuna, en euskera) que hemos creado a lo largo de estos cuatro años, desde una participación cien por cien (ehuneko ehun, en euskera) ciudadana y democrática. Pero, para que realmente sea ciudadana, es imprescindible que TÚ también participes.

Hemos organizado un debate profundo, a fin de recopilar los porqués y paraqués mediante una dinámica participativa. Estas son, resumidamente, las fases del proceso.

1.      Pediremos una aportación escrita a 10 personas de nuestro tejido social (máximo, 2 hojas), que recojan en  un texto (que denominaremos “tronco”) las razones y finalidades para decidir.

2.      Haremos llegar un “tronco” a 90 personas voluntarias de nuestro tejido social (cada voluntaria o voluntario un único tronco, 2 hojas, máximo), para que analicen las aportaciones.

3.      Reuniremos en una jornada a las 90 voluntarias y voluntarios y a las 10 personas que han realizado las aportaciones “troncales) (100 personas, 10 grupos). En el debate, completaremos los “troncos” con “ramas” y “hojas”, con las razones y finalidades de todas y todos. De ese proceso de debate saldrán 10 “árboles”.

4.      Posteriormente, las 10 personas iniciales analizarán los “árboles” surgidos en el debate y reunirán en un único “árbol” nuestros porqués y paraqués del derecho a decidir.

5.      Finalmente, las 100 personas que hemos participado en el proceso aprobaremos nuestro “árbol”. Elaboraremos la aportación que Getxo hace al Pacto de la Ciudadanía de Euskal Herria en un proceso 100 % ciudadano que parta de nuestro tejido social.

Para llevar a cabo el proceso, necesitamos 100 personas y te proponemos que tú seas una de ellas. Si estás dispuesta (o tienes alguna duda), mándanos tu nombre a la dirección gureeskudagogetxo@gmail.com y nos pondremos en contacto contigo (iremos seleccionando en orden de llegada, hasta completar las 100 personas que necesitamos).

¡Ánimo!: el fuTUro está en nuestras manos (Gure Esku Dago).

GURE ESKU DAGO-GAB KULTUR ELKARTEA
G-75116491
https://gureeskudago.eus
Erabakiaren aroa hasi da. Comienza la etapa de la decisión. L’étape de la décision. Time for making decisions
Berriak / Noticias, Zergatik? Zertarako? atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Euskal Errepublika antzerkian — Obra teatral sobre la República Vasca

Berriak / Noticias atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

A5EKO EMAITZAK GETXON RESULTADOS A5

 

Emaitzak mahaiaz mahai behean eta jeisteko sakatu ondoren

Resultados por mesa y edades abajo y para bajarlos clica aquí:

Emaitzak/Resultados Getxo

ADINEZ

 

Emaitzak Getxo

Adinez

 

 

Galdeketa Getxo atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

      GALDERA / LA PREGUNTA

  En castellano más abajo

Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa erabakitzea gure kabuz eta aske?”

Hori da Getxoko Gure Esku Dago-k azaroaren 5eko kontsultako galdera erabakitzeko antolatu zuen prozesu irekian erabaki zen galdera. Zergatik galdera hori?

Galdera erabakitzeak bi atal izan ditu prozesu honetan. Lehendabizi, Batzorde Sustatzailean eztabaidatu eta proposamen bat adostu zen. Argi utzi zen azken erabakia herritarroi zabalduriko jardunaldi batean hartuko zela. Bigarrenik, San Nikolas ikastolan irailaren 9an antolaturiko jardunaldia.

Bi momentutan jarri ziren mahai gainean GEDen protokoloak zioena, beste herri batzuetan egindako galderak eta, azken jardunaldian, Batzorde Sustatzaileak egindako proposamena. Eztabaidari heldu aurretik, hainbat kontu azpimarratu ziren, galderak izan behar zuen ezaugarriei begira:

1. Adostasuna bilatzen da. Pertsona ezberdinak elkartu ginen, ideologia, adin eta kultura ezberdinetatik gatozenak. Ez genuen nahi galdera gehiengoaren legearen arabera erabaki, adostasuna bilatu genuen hasieratik, espazio bat non denok sentitzen ginen eroso. Horrek esan nahi du prozesu horretatik ezin zela irten norberaren galdera, hau da, niri, zuri edo hari gustatuko litzaiokeen galdera, denon arteko adostasun puntu bat baizik.

2. Inklusiboa izatea. Ideologia eta kultura ezberdinetako pertsonak biltzen ginela jakitun, ulertzen genuen galderak ideologia eta kultura guzti horiek bildu behar zituela, inor kanpoan utzi gabe. Prozesuaren hasieratik bilatu da ezberdinen artean egindako bidea, eta prozesuaren erpin nagusira helduta, kontsultara, kontuz ibili behar genuen inor kanpoan ez uzteko. Inklusiboa izateak esan nahi du ideologia eta kultura bakoitzak zerbait utzi behar zuela bidean, elkarren arteko adostasuna helburu. Ulertuko da hori ez dela lan erraza eta guztiok ahalegin handia egitea dakarrela.

3. Galdeketa, herritarrok erabakitzeko eskubidearen inguruan ahalduntzeko prozesu bat da. Galdeketa ez da loteslea, nahiz eta sinbolikoki garrantzi handikoa den (giza katea edo oihalen dinamikarekin alderatuta). Emaitzaren garrantzia ez da neurtuko “bai” edo “ez” balioetan, erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenean Getxo bezalako herri handi batean aktibatzen dugun lagun kopuruan baizik.

4. Getxo. Eztabaidan ezin genuen bazterrean utzi zer eta nolakoa den Getxo soziologikoki. Denok bat gentozen definizioan: ez da herri erraza erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenari gagozkiola. Horrek eraman gintuen Getxori begira “erakargarri” izan zitekeen galdera bat bilatzera.

Horiek horrela, eztabaida zeharo aberats batean, “oztopo” izan zitezkeen hitzak eta arrazoiak jarri ziren mahai gainean. Hor agertu ziren “independente”, “estatu”, “burujabe” eta “soberano” bezalako hitzak, eta ikusi zen hitz horiek bilatzen ari ginen adostasunetik edo inklusibitatetik urruntzen gintuztela, denak ez baikinen eroso sentitzen hitz horien aurrean edo denok ez baikenituen hitzok berdin ulertzen. “Deserosotasun” hori eragiten zuten hitzak bazterrean utzita, “erosotasuna” eragiten ziguten hitzak bilatzera pasatu ginen. Non elkartzen ginen erabaki genuen. “euskal herritarrok”, “etorkizun politikoa”, “askatasuna”, “erabakitzea”, “nahia”… bezalako hitzak agertu ziren ariketa hartan.

Definitu genituen nabarmendu nahi genituen aldeak:

1. Nahia. Herritarron borondatea argi utzi behar zuen galderari ematen zitzaion erantzunak: “Nahi duzu…”.
2. Subjektua. Euskal Herria, euskal jendartea, euskal herritarrok… Hor ibili ginen, erabakitzeko eskubidearen subjektua modu argian definitzeko asmoan: “… euskal herritarrok…”
3. Zer. Nahi edo borondate horren objektua zein den ere bildu behar zen galderan. Hor agertu zen lehen aipatu ditugun hitzen inguruko eztabaida (independentzia…). Uste izan genuen “etorkizun politikoa” bezalako formulak denok hartzen gintuela (independentistak, soberanistak, federalistak…): “… gure etorkizun politikoa erabalitzea…”
4. Erabakitze horri hainbat muga jartzen zaizkio eskubide hori onartzen ez dutenen aldetik: “espainiar guztiek erabaki behar dute”, “legearen barruan erabaki behar da”, “konstituzioak…”. Adostu genuen euskal herritarrok beste inork esku hartu barik
erabakitzeko eskubidea dugula, eta hori ere agertu behar zela galderan. Eta, azkenik, erabakitzeko ariketa horrek inposaketarik ez zuela onartzen, muga legal edo konstituzionalen gainetik herri librearen borondate demokratikoa zegoela: “… gure kabuz eta aske?”

Horiek horrela, testu honen hasieran agertzen den galdera formulatzera heldu ginen, eta elkarri galdetu genion, jakinda denok formulatuko genukeela beste era bateko galdera, baina adostasuna hautsita; jakinda batzuek galdera “ausartuagoa” espero genuela, baina “ausardiak” ezberdintasunak areagotzen zituela; jakinda galderak, formulazio guztiek
bezala, aldekoak eta kontrakoak zituela…, elkarri galdetu genion ea eroso sentitzen ginen adostasun puntu horretan, elkarrekin lanean segitzeko prest, konplizitateak lantzen jarraitzeko gertu… Eta erantzuna baietz izan zen.

Azkenik, prozesu honetatik sortu den galderari Gure Esku Dago-ren dinamikatik begiratzen badiogu, uste dugu ondo lotzen dela urteotan egin dugun bidearekin. Euskal Herriko Gure Esku Dago-k behar zen egunean eman zituen jarraibideetan hau zioen: “GED ekimenak herritarron erabakitzeko eskubide nabarmentzen dituzten eta barneratzaileak diren galderak sustatuko ditu. Zentzu honetan, burujabetzari eta Euskal Herriko herritarron eskubideei loturiko galdera hobetsiko ditu. Hona hemen adibide batzuk: ‘Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa askatasunez erabakitzea nahi al duzu’. Ildo beretsutik: ‘Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa inongo esku hartzerik gabe erabakitzea nahi al duzu?’”. Ulertzen genuen proposatzen ari zen galdera
zeharo hurbiltzen zela GEDek proposaturiko eredura.

Aurrekoak galderaren zergatia azaltzeko balioko duelakoan,
Getxon, 2017ko urrian.

¿Quieres que la ciudadanía vasca decida su futuro político por sí misma y libremente?

Esa es la pregunta que se plantea en la consulta del 5 de noviembre y que ha sido adoptada dentro de un proceso abierto organizado por Gure Esku Dago para decidirla. ¿Por qué esa pregunta?

La decisión, en el proceso de debate, tuvo dos fases. Un primer debate en la Comisión Promotora, en el que se acordó una propuesta y en el que quedó claro que la última decisión se tomaría en una sesión abierta. Y en segundo lugar, la jornada celebrada el 9 de septiembre en la ikastola San Nikolas.

En ambos espacios se pusieron sobre la mesa tanto lo establecido por el protocolo de GED, como las preguntas formuladas en las consultas de otros pueblos y, en la última sesión, la propuesta presentada por la Comisión Promotora.

Antes de comenzar el debate, y en relación con las características que debía tener la
pregunta, se destacó que:

1. Se pretendía conseguir unanimidad en el acuerdo. Nos juntamos personas de ideología, edad y culturas diferentes. No queríamos tomar un acuerdo por decisión de la mayoría; desde el principio nos guiamos por la búsqueda de la unanimidad, buscando un espacio en el que sentirnos cómodos todos y todas. Ello quiere decir que de ese proceso no se podía derivar una pregunta acorde a los gustos de cada persona, la que me gustara a mí, a ti o a otra persona, sino un punto de acuerdo colectivo.

2. Que fuera inclusiva. Teniendo en cuenta que nos juntábamos personas de ideología y culturas diferentes, entendíamos que debíamos hacer un esfuerzo para que la pregunta reuniera en su formulación a todas las ideologías y culturas presentes, sin dejar a nadie fuera. En todo el proceso hemos pretendido seguir un camino compartido entre diferentes, y una vez llegados a la cumbre del proceso, a la consulta, debíamos tener cuidado para no dejar fuera a nadie. El hecho de buscar una pregunta inclusiva suponía que cada ideología y cultura debía esforzarse por dejar algo en el camino, con el fin de llegar a una postura compartida. Se entiende que no es una labor sencilla y que supone un gran esfuerzo de todas y todos.

3. La consulta es un proceso de empoderamiento en torno al derecho a decidir de la ciudadanía. La consulta no es vinculante, aunque tiene una gran importancia simbólica (en comparación con la cadena humana o la dinámica de los mosaicos con telas). La importancia del resultado no se medirá en los parámetros del “sí” o del “no”, sino en la cantidad de personas que activemos en torno a la reivindicación del
derecho a decidir en una ciudad del tamaño de Getxo.

4. Getxo. En el debate no podíamos olvidarnos de las características sociológicas de Getxo. A la hora de definirlo, estábamos de acuerdo: no es un pueblo fácil en cuanto a la reivindicación del derecho a decidir.

Ello nos llevó a buscar una pregunta que pudiera ser “atractiva” de cara a Getxo. Así, en un debate muy enriquecedor, se pusieron sobre la mesa palabras que pudieran considerarse como “obstáculos”. Aparecieron palabras como “independiente”, “estado” y “soberano”, y se vio que esas palabras nos alejaban de la unanimidad y la inclusividad que buscábamos, ya que todas y todos no nos sentíamos cómodos ante ellas o bien no las entendíamos de la misma manera. Dejando a un lado palabra que resultaban “incómodas”, comenzamos a buscar otras que nos hiciesen sentir
“cómodos”. Decidimos concretar las palabras en las que nos encontrábamos, y en ese ejercicio aparecieron palabras como “ciudadanía vasca”, “futuro político”, “libertad”,
“decidir”, “voluntad”…

Definimos los puntos que queríamos destacar:
1. La voluntad. La respuesta a la pregunta planteada en la consulta debía establecer claramente la voluntad de la ciudadanía: “Quieres que…”.
2. El sujeto. Euskal Herria, sociedad vasca, ciudadanía vasca… Intentamos definir de un
modo claro el sujeto del derecho a decidir: “…la ciudadanía vasca…”.
3. El objeto. La pregunta debía recoger el objeto de esa voluntad, qué es lo que se quiere. En este punto se produjo el debate en torno a las palabras que hemos mencionado (independencia…). Pensamos que una fórmula como “futuro político” agrupaba el sentir de todos (independentistas, soberanistas, federalistas…): “…decida su futuro político…”.
4. Quienes no aceptan el derecho a decidir ponen sobre la mesa determinados condicionamientos: “es una decisión que corresponde a todos los españoles”, “se debe decidir dentro del marco de la ley”, “la Constitución…”. Acordamos que la ciudadanía vasca tiene derecho a decidir sin injerencias externas, y que eso debería quedar planteado en la pregunta. Y, por último, que el ejercicio de decisión no acepta imposición alguna, que la voluntad democrática de un pueblo libre está por encima de los condicionamientos legales o constitucionales: “…por sí misma y libremente?”.

De esa manera, llegamos a formular la pregunta que da comienzo a este escrito, y nos preguntamos entre nosotros si, sabiendo que todos plantearíamos la pregunta de otra manera, pero rompiendo la unanimidad; sabiendo que algunas y algunos esperábamos hacer una pregunta más “audaz”, pero que la “audacia” acrecienta las diferencias; sabiendo que la pregunta, al igual que todas las formulaciones posibles, tenía sus partidarios y sus adversarios…, nos preguntamos si nos sentíamos bien en ese punto de acuerdo, dispuestos a seguir trabajando codo con codo, preparadas para seguir tejiendo complicidades… Y la respuesta fue que sí.

Por último, si miramos a la pregunta formulada en este proceso desde el punto de vista de la dinámica de Gure Esku Dago, creemos que se compagina con el camino que hemos andado en estos años. En las pautas que en su día estableció Gure Esku Dago de Euskal Herria, se decía: “GED promoverá preguntas que destaquen el derecho a decidir de los ciudadanos y que sean inclusivas. En ese sentido, daremos preferencia a las preguntas que planteen la soberanía y el derecho a decidir de la ciudadanía de Euskal Herria. Por ejemplo: ‘Quieres que la ciudadanía vasca decida libremente su futuro político?’. En el mismo sentido: ‘Quieres que la ciudadanía vasca decida su futuro político sin injerencias externas?’”. Entendíamos que la pregunta que planteábamos se identificaba totalmente con el modelo propuesto por GED.

Esperamos que lo expuesto sirva para aclarar las razones de la formulación de la
pregunta.
Getxo, octubre de 2017

 

Galdeketa Getxo atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Azaroaren 5erako Boto aurreratua —- Voto anticipado al 5 de Noviembre

IMG-20170930-WA0003[1] “Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa gure kabuz eta aske erabakitzea?”

“¿Quieres que la ciudadanía vasca decida su futuro político por sí misma y libremente?” 

Azaroaren 5ean, Getxon, 16 urtetik gorako herritarrok deituta gaude Gure Esku Dago ekimenak antolatu duen herritarren kontsultan parte hartzera. Hau da kontsultako galdera: Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa gure kabuz eta aske erabakitzea?
Egun horretan ezin baduzu botoa eman, aukera duzu zure iritzia boto aurreratuaren bidez emateko (boto paperak eta kartazalak aurkituko dituzu bozkatzeko prestatu ditugun mahaietan).
Agiri hauetako bat aurkeztu behar duzu. NAN, EHNA, pasaportea edo gidabaimena (azken hiru hauen kasuan errolda ziurtagiria aurkeztu beharko da beti); atzerritarren kasuan atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
ADI! NAN edo AIZn agertzen den bizilekua Getxo ez bada edo agiria iraungita badago, errolda ziurtagiria ekarri beharko duzu. Errolda ziurtagiria udaletxean lor dezakezu. Eska ezazu botoa ematera joan baino lehen, ez utzi azken unerako.
Parte hartu! Boto aurreratua emateko leku, egun eta orduak (behean):
****

VOTO ANTICIPADO

Las personas mayores de 16 años de Getxo estamos llamada a participar en la consulta ciudadana organizada por la iniciativa Gure Esku Dago el día 5 de noviembre, con la siguiente pregunta: ¿Quieres que la ciudadanía vasca decida su futuro político por sí misma y libremente?
Si no puedes ir a votar ese día, puedes votar mediante la modalidad de voto anticipado (encontrarás las papeletas y sobres necesarios para votar en las mesas que hemos habilitado).
Para votar tendrás que presentar uno de estos documentos: DNI, EHNA, pasaporte o carnet de conducir (estos tres últimos documentos deberán acompañarse siempre del certificado de empadronamiento); en el caso de las personas extranjeras, el número de identificación de extranjeros (NIE).
¡ATENCIÓN! En caso de que en el DNI o NIE aparezca como residencia un municipio distinto a Getxo o de que el documento esté caducado, habrá de aportar el certificado de empadronamiento. Puedes conseguirlo en el ayuntamiento. No lo dejes para última hora, solicítalo antes de ir a votar.
¡Participa! Lugares, días y horas para voto anticipado:
ALGORTA
Local de Gure Esku Dago-ren lokala /  (Telletxe 5, galeria)
Urriaren 16tik azaroaren 4ra (biak barne) / De 16 de octubre a 4 de noviembre (ambos incluidos)
Astelehen-ostiralak / Lunes-viernes: 12:00-14:00 eta 18:30-20:30
Larunbatak / Sábados: 12:00-14:00
ITZUBALTZETA-AREETA / ROMO-LAS ARENAS
Itzubaltzetako elizaren arkupeetan / Pórtico de la iglesia de Romo
Urriaren 30etik azaroaren 4ra arte (biak barne) / De 30 de octubre a 4 de noviembre, (ambos incluidos)
Astelehen-ostiralak / Lunes-viernes: 11:00-13:00 eta 18:30-20:00
Larunbatak / Sábados: 11:00-13:00
INSTITUTUAK
IES AIXERROTA BHI
Urriaren 23-24 de octubre
11:00-11:30 eta irteera orduan / y hora de salida
IES ARTAZA-ROMO BHI
Urriaren 26-27 de octubre
11:00-11:30 eta irteera orduan / y hora de salida
IES CARO BAROJA BHI / IEFPSE FADURA GLHBI
Urriaren 30-31 de octubre
11:00-11:30 eta irteera orduan / y hora de salida
Galdeketa Getxo atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

“Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa gure kabuz eta aske erabakitzea?””¿Quieres que la ciudadanía vasca decida su futuro político por sí misma y libremente?”

Kataluniako gizartea bizi duen egoera guztiz larria da. De facto salbuespen egoera ezarri dute Espainiako Gobernuak eta estamentu judizialek. Eskubide zibil eta politikoak eta askatasun demokratikoak urratzen ari dira. Une hauetan demokrazia bera dago jokoan.

Kataluniako herritarren gehiengoak erreferendum baten bidez erabaki nahi du. Zilegitasun hori aitortzen diogu. Erabakitzeko eskubidearen alde gaude. Printzipio demokratikoa da. Bizitza politikoaren eremu ezberdinetan erabil daiteke, baita komunitate politiko baten estatus politikoa edo eredu sozio-ekonomikoa erabakitzeko ere. Gaurko erreferendumak Kataluniako gizartearen gehiengoaren borondateari erantzuten dio. Bozkatu eta erabakitzeko borondate hori errespetatzea exijitzen dugu.

Kataluniako herritarren borondatearen adierazpena oztopatu eta elkartasun ekimenak zapuztu nahi dituzten zigor-bideak arbuiatzen ditugu, baita oinarrizko eskubideen eta askatasun demokratikoen murrizketak ere. Auzi politiko bati errepresioarekin erantzun dio Espainiako Gobernuak. Bide horren aurrean, elkarrizketa politikoaren beharra aldarrikatzen dugu.

Es tiempo de solidaridad. Es momento de expresar nuestra solidaridad con quienes por encauzar la voluntad mayoritaria de la ciudadanía de Cataluña están encausados, han sido detenidos, o están siendo objeto de persecución o amenaza o limitación de sus derechos civiles y políticos. Es necesario estar al lado del pueblo catalán, desde el respeto a las opciones, decisiones y caminos de cada uno de los pueblos.

Lo que está sucediendo en Cataluña transciende sus límites geográficos. Los derechos civiles y políticos de la ciudadanía de todo el Estado español también están en juego, y también el derecho de la ciudadanía vasca para decidir libremente nuestro futuro. Por todo ello, hoy también Som Catalunya.

Som Catalunya porque nosotras y nosotros también queremos votar. Y lo vamos a hacer, salvando las distancias, el día 5 de noviembre, en una consulta ciudadana que debe servir para poner de manifiesto que las vecinas y vecinos de Getxo también queremos votar, también queremos decidir.

Por eso hemos decidido aprovechar esta concentración de solidaridad y defensa de la democracia para presentar la pregunta que se va a formular el día 5 de noviembre. Este marco es en sí mismo un buen momento para presentar un acuerdo entre diferentes, porque ante quienes niegan el diálogo, el acuerdo, la capacidad de aunar voluntades, de encontrarnos en las diferencias, hoy podemos presentar el resultado del respeto, de quienes tendemos puentes en vez de dinamitarlos, de quienes trabajamos para construir y no para imponer, de quienes creemos en la democracia y queremos profundizar en ella. 

Prozesu honen hasieran esan bezala, dinamika honekin ezberdinen arteko elkarlanean sakontzeko ariketa bat bilatzen dugu. Ez dugu “irabazi” ala “galdu” terminoetan planteatzen, ez da hori gure jardunaren muina. Ez dugu inor menpean hartu nahi. Bestela pentsatzen dutenen arteko akordioa nahi dugu, proposamenak egin, botoa eman eta zer izan nahi dugun erabaki. Eta lortzen ari gara: 7.452 getxoztarrek sinatu dugu azaroaren 5eko kontsultaren alde, eta horrek bide onetik goazela erakusten du, zalantzarik gabe.

La pregunta del día 5 de noviembre es fruto de un proceso participativo y de un acuerdo entre diferentes. Todos y todas las que hemos participado en este proceso podríamos decir que “esta no es la pregunta que yo quería”. Probablemente sea cierto. Cada una de nosotras, cada uno de nosotros, abordamos este proceso con una idea sobre cuál tendría que ser la pregunta, pero también con la clara voluntad de encontrarnos en la diferencia. Y eso es lo que ha pasado. Nos hemos sentado, hemos puesto sobre la mesa diferentes propuestas, hemos debatido, nos hemos escuchado y hemos llegado a un acuerdo, a un punto en el que, sin ser “mi pregunta”, nos hemos encontrado. Ese encuentro nos permite decir hoy que efectivamente, “esa no es mi pregunta, es nuestra pregunta”.

Azaroaren 5eko galderaren bidez, nahi bat adieraziko dugu, subjektu bat definituko dugu, kanpoko esku-hartzerik eta bere borondateaz haragoko mugarik onartzen ez duen subjektu bat, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko borondatea agertuko dugu. Eta zelan egingo dugu: irribarre bat ezpainetan eta boto papera eskuan. Ilusioz. Demokratikoki. Errespetuz. Eraikiz.

La pregunta del 5 de noviembre se sustenta en 5 pilares: manifiesta la voluntad de cada una de nosotras o nosotros; señala un sujeto político, la ciudadanía vasca; plantea el objeto de esa voluntad, el derecho a decidir, y subraya los límites de ese ejercicio, sin injerencias exteriores, por si misma y en libertad.

Esos son las bases de la pregunta en la que nos hemos encontrado personas provenientes de diferentes culturas políticas, una pregunta para aunar voluntades, una pregunta inclusiva, para que el mayor número de vecinas y vecinos de Getxo se pueda sentir a gusto.

Ya lo hemos dicho, no formulamos la pregunta ni realizamos la consulta en términos de “ganar” o “perder”. Queremos que el músculo social que está a favor del derecho a decidir en Getxo siga creciendo, siga manifestándose con fuerza, y es por eso que os llamamos a hacer vuestra la consulta, a hacer vuestra la pregunta, y a que el boca a boca empiece a funcionar.

El día 5 de noviembre tenemos que ir a votar. Nos jugamos mucho. Son muchos quienes ese día estarán mirando hacia Getxo, desde y con diferentes intenciones, y tenemos que demostrar que nuestro municipio es y va a ser soporte en la lucha por el derecho a decidir.

Hau da azaroaren 5ean Getxoko herritarrei egingo diegun galdera, zuen galdera, gure galdera (Berangon eta Erandion ere egingo den galdera):

“Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa gure kabuz eta aske erabakitzea?”

“¿Quieres que la ciudadanía vasca decida su futuro político por sí misma y libremente?”

Galdeketa Getxo atalean publikatua | Iruzkin bat utzi